Dantza Km 0

Dantza Km 0

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Musika Hamabostaldia

Non

Tabakalera

Noiz

05/08/2020-etik 18/08/2020-era

Bertako dantzari eta koreografoak babestea da 81. Musika Hamabostaldiak Tabakalerarekin lankidetzan programatu duen dantza zikloaren xedea. Dantza Km 0 apustuak gipuzkoako hiru dantza konpainia bilduko ditu, lengoaia neoklasikoa, garaikidea eta euskal dantza berrituak jorratzen dituztenak. Bestetik, dantza zikloaren ildo nagusia emakumearen ahalduntzea izango da, hiru ikuskizunetako hainbat piezatan landuko duten gaia. Tabakalerako patioan egingo dituzte Dantza Km 0 ikuskizunak, egungo egoerari dagozkion segurtasun eta higiene arauekiko arreta zorrotzarekin. Gainera, asko bizitzen ari diren egoera ekonomiko zailarekiko elkartasunez, dantza zikloko ikuskizunetarako banakako sarrerek 10,00 euroko prezioa izango dute. Sarrerok gure https://www. musikahamabostaldia. eus webgunearen bidez eta Kursaalen nahiz Victoria Eugenia Antzokian eskuratu ahal izango dira. Ikuskizunaren egun berean Tabakaleran ere erosi ahal izango dira, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, oraindik sarrerarik geratzen bada. Pasaiatik munduraDantza zikloa inauguratzea Iker Murillo eta Vitali Safronkine nazioarteko dantzariei egokituko zaie, Aiert Beobidek zuzendutako Haatik Konpainiaren kolaborazio bereziarekin. Abuztuaren 5ean, 20:00etan emango duten ikuskizunak hiru pieza izango ditu. Nazioartean ibilbide luzea izan dute bakarlari eta lehen dantzari bezala Zuricheko Balletean eta Lausanneko Béjart Ballet delakoan Murillo eta Safronkinek. Azken honek sortutako koreografiarekin estilo neoklasikoko bi duo eskainiko dituzte. Interprete pasaitarrak eta sortzaile errusiarrak osatutako duoak ikuskizuna «Continuo» obrarekin hasiko du, eta amaiera ere duoak emango dio «Matching Thoughts» obrarekin. Argumentuaren abstrakziotik hasita, bi piezek dute ikusleak hunkitzeko gaitasuna, dantzaren purutasunagatik, teknikaren zehaztasunagatik eta estetikaren edertasunagatik. Dantzaren lehen hitzorduko programa «Lau eme» obrak osatuko du, Pasaiako Haatik konpainiak interpretatuta. Emakumearen ahalduntze prozesu historiko luzea ikusaraztea da piezaren argumentua. Hainbat sentimendu piztuko dituen bidaia, dantza garaikidea eta euskal dantzetako pauso batzuk uztartuta. Iker Murillo eta Vitali Safronkine bikote artistikoaren eta Haatik konpainiako kideen arteko harremana aspaldikoa da, eta koreografo errusiarrak talde pasaitarrarentzat hainbat pieza sortu izan ditu. Emakume botere donostiarraJudith Argomaniz koreografo donostiarraren lana, bere taldea den Lasalak interpretatuko duena izango da dantzaren bigarren hitzorduko protagonista, abuztuaren 12an, 20:00etan, Tabakalerako Patioan bertan. Hiru piezaren bidez, Argomanizen dantza lengoaia aberatsean murgildu ahal izango da ikuslea, mugimendua doakoa ez duen eta interpreteei gaitasun fisiko handia eskatzen dien propomenarekin. Ikuskizuna itzalen artean argia bilatzeaz diharduen «I U» duoarekin hasiko da. Berriz ere, emakumearen unibertsoa izango da «Female» obraren gakoa. Lasalaren ikuskizuna «Fight» piezarekin bukatuko da, agertokia bizitzako ring bilakatzen duen borroka metaforikoa, non gizakiek elkarren aurka borroka egin behar duten bizirauteko, munduaren hasieratik. Bergaratik datorren berrikuntzaHiru alditan izan da Euskadiko Aurresku Txapelketan eta Dantza Askatuko Txapelketan garaile, eta euskal dantza tradizionala berritzeko lanetan hasi zen 1997an Edu Murumendiaraz, euskal dantzak eta dantza garaikidea uztartuz. Aukeran Dantza Konpainiaren sortzailea da, Euskadin egun oraindik aktibo den konpainia zaharrenetakoarena. Bergarako koreografoak bere dantza estiloa garatu du aurkeztu dituen dozena inguru produkzioetan zehar. «Maurizia» lanarekin Euskadiko antzoki nagusietan arrakasta izan ondoren, Murumendiarazek kalerako bertsioa estreinatu zuen, «Maurizia naz» izenekoa, 2019an. Maurizia Aldaiturriaga panderojole biztaitaitarraren oroimenaren bidez, koreografoak emakumeak egun gizartean duen papera omendu nahi du. Kalerako egokitzapenean, Murumendiarazek atal alai eta bizizaleenak aukeratu ditu: protagonistaren Zeberioko haurtzaroa, erromeriako gazte alaia eta heldutasuneko emakume ahaldundua. Gainera, ikuskizun honek konpainiaren kimu berriak ezagutzeko aukera ematen du, dantzari zerrenda gazte, berritu eta ilusioz betetakoa baitu, Aukeran Dantza Konpainiaren zilarrezko ezteiak heltzear diren honetan. Hitzordua abuztuaren 18an izango da, 20:00etan, Tabakalerako patioan. Artisten hitzaldiakDantza bere protagonistek azalduta. Zeintzuk dira dantzaren estilo ezberdinak? Zein da dantza tradizionalaren eta ballet klasikoaren arteko harremana? Izan al dezake genero ikuspegia koreografia batek? Zein ekarpen egiten dio egungo sorkuntzak dantza tradizionalari? Hauek dira Musika Hamabostaldiak antolatu dituen hitzaldietan dantzari eta koreografoek erantzungo dituzten galderetako batzuk. Hitzaldiok Iratxe de Arantzibia kazetari eta kritikariak gidatuko ditu. Aukera ezinhobea izango da protagonistok dantzaren munduan egindako ibilbidea ezagutzeko, baita jaialdian aurkeztuko dituzten ikuskizunen nondik norakoak haien ahotik entzuteko ere. Ikuskizunen aurreko astelehenetan egingo dira hitzaldiok Tabakaleran. Iker Murillo eta Vitali Safronkine nazioarteko dantzariak izango dira lehen hitzaldiko partaideak, abuztuaren 3an, 19:00etan, Tabakaleran. Leku berean, baina 11:00etan, abuztuaren10ean, Judith Argomaniz Lasala konpainiaren koreografo eta zuzendari donostiarra izango da bigarren hitzaldiaren protagonista. Aukeran Dantza Konapainiaren koreografo eta zuzendari den Edu Murumendiarazena izango da azken hitzaldia, abuztuaren 17an, 19:00etan, eta dantza tradizionala berritzeko bere ikuspegiari buruz arituko da. Artisten hitzaldietarako sarrera doakoa izango da, baina izena eman beharko da aurretiaz Musika Hamabostaldiko webgunean (https://www. musikahamabostaldia. eus/). Hitzaldiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira, Musika Hamabostaldiko webgunean eta Tabakalera online plataforman (https://online. tabakalera. eu/). IKER MURILLO & VITALI SAFRONKINE- Dantzariak: Iker Murillo eta Vitali Safronkine (koreografoa).
- Kolaborazio berezia: Haatik Dantza Konpainia.
- Programa: «Continuo», «Lau eme», « Matching Thoughts».
- Lekua: Tabakalerako patioa.
- Data: 2020-abuztua-5.
- Sarrerak: 10 euro. LASALA- Koreografia eta zuzendaritza: Judith Argomaniz.
- Dantzariak: Garazi Etxaburu, Miren Lizeaga, Leire Otamendi, Jaiotz Osa.
- Programa: «I U», «Female», «Fight».
- Lekua: patio de Tabakalera.
- Data: 12-abuztua-2020.
- Sarrerak: 10 euro. AUKERAN DANTZA KONPAINIA- Koreografia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz.
- Dantzariak: Unai Balerdi, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sánchez, Uxue Sánchez.
- Programa: «Maurizia naz».
- Lekua: patio de Tabakalera.
- Data: 2020-abuztua-18.
- Sarrerak: 10 euro. ARTISTEN HITZALDIAKParte-hartzaileak:- Iker Murillo eta Vitali Safronkine (abuztuak 3)
- Judith Argomaniz (abuztuak 10)
- Edu Muruamendiaraz (abuztuak 17).
- Moderatzailea: Iratxe de Arantzibia.
- Lekua: Tabakalera.
- Data: 2020-abuztua-3-10-17.
- Ordua: 19:00 (abuztuak 3 eta 17); 11:00 (abuztuak 10).
- Sarrera: doan, Musika Hamabostaldiaren webgunean izena eman behar daBIOGRAFIA LABURRAKIKER MURILLONazioarteko dantzaria Pasaian jaio zen Iker Murillo eta herriko Alkartasuna euskal dantzen taldean hasi zen dantzatzen. Ondoren, Errenteriako Ereintza taldean aritu zen. Euskal dantzetan lehen pausoak eman eta hamaika urterekin aurresku txapelduna izan ondoren, balletaren munduak liluratu zuen Maite Egiguren, Koldo Zabala, Mentxu Medel edo Carmen Roche irakasleei esker. Bere prestakuntza John Crankoren eskolan (1995- 1997) bukatu zuen eta Saarländisches Staatstheater delakoan debutatu zuen dantzari bezala. Zuricheko Balletean (2001-2010) bizi izan zuen bere garapen profesionalaren arorik garrantzitsuena, bigarren bakarlari bezala hasi eta lehen bakarlari bezala bukatu zuelarik. Basileako Balletean (2010-2011) geldialdia egin ondoren, Murillo Lausanneko Béjart Balletean (2011-2015) nabamendu zen. 2008ko Gipuzkoako Errebelazio Saria jaso zuen eta “Ballettanz” aldizkariak 2002ko Dantzaren Promesa Gazte izendatu zuen, eta Urteko Dantzari 2008an. Gaur egun, Iker Murillok bere interprete jarduna nazioarteko galekin eta bere Pasaiako Studio 24 dantza eskolako irakaskuntza jardunarekin uztartzen du. VITALI SAFRONKINEDantzaria eta nazioarteko koreografoa Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak ‘Rudolf Nureyev’ Ballet Eskolan hartu zituen bere lehen dantza klaseak. Hamabost urterekin, Swiss Professional Ballet Schoolen bukatu zuen bere prestakuntza, Zurichen. 2022an, Prix de Lausanne entzutetsuko finalista izan zen eta Kiev Ballet Competition irabazi zuen, Ukranian. Urte horretan bertan, Zuricheko Balletean debutatu zuen (2002-2010), eta lehen dantzari izatera iritsi zen. Basileako Balletean geldialdia egin ondoren, Safronkinek arrakasta lortu zuen Lausanneko Béjart Balletean (2011-2015). Koreografo bezala, 2007an sortu zituen bere lehen piezak Safronkinek. Estilo pertsonala garatu zuen, bere dantzari esperientzia pertsonala arte abstraktuaren eraginarekin nahastuz, bere prestakuntza klasikoa estilo esperimentalagoekin batuz. Azken urteetan, hamabost pieza sortu ditu, batzuk laburrak eta besteak gau osorako balletak, Europako hainbat konpainia eta eskolak interpretatu dituztenak. 2013an, “Dance Europe” aldizkari ingeles entzutetsuak “ikusteko moduko izen” bezala sailkatu zuen, dantzari nahiz koreografo bezala. JUDITH ARGOMANIZLASALA DANTZA KONPAINIAren sortzaile, koreografo eta zuzendaria Donostian jaio zen eta Judith Argomanizek bere dantza klasikoko ikasketak bere jaioterriko Olga de Barrio irakaslearekin hasi zituen. Gipuzkoako Foru Aldundian beka bat lortu ondoren, Bartzelonako Institut del Teatren sartu zen, bere prestakuntzarekin jarraitzeko. IT-n graduatu zen dantza garaikideko espezialitatean, eta Madrileña joan zen bizitzera María de Ávila Goi-Mailako Dantza Kontserbatorioan bere prestakuntza zabaltzeko. Bere prestakuntza kalifikazio altuenarekin eta aparteko sariarekin bukatu zuen. Dantzari bezala, Biarritz Junio Balleteko –egun, Dantzaz izenaz ezaguna– eta Amaury Dance Companyko kide izan zen. 2013. urtean Lasala dantza garaikideko konpainia sortu zuen, bere filosofiaren oinarri egungo lengoaia fisikoa eta estetikoa sortzea duena. “Hooked” bere opera primarekin hainbat sari jaso zituen nazioartean nahiz estatu mailan. Bere ondoko produkzioetan ere jaso zituen aitortzak, besteak beste, dantza ikuskizun onenari publikoaren saria Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Jaialdian “Now” lanagatik eta Euskadiko kale ikuskizun onenari saria Leoioako Umore Azokan “Microclimate” lanagatik. 2015ean, “Gizon haiek” sortu zuen Dantzaz Konpainiak enkargatu ondoren, Itzik Galili, Jone San Martín, Lukas Timulak eta Christine Hassiden obrak ere biltzen zituen programarako, ondoren Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu zena. 2017an Gipuzkoako Errebelazio saria jaso zuen. EDU MURUAMENDIARAZAUKERAN DANTZA KONPAINIAko sortzaile, koreografo eta zuzendaria Bergaran jaiotakoak euskal dantzetan jaso zuen prestakuntza eta dantzari bezala Euskadiko Aurresku eta Dantza Askatuko txapelketak irabazi zituen 1994 eta 1996 artean. Donostiako Zinemaldiko dantzari ofiziala izan zen hainbat urtetan zehar. Aukeran konpainia sortu zuen 1997, eta “Sutargi” (2001) lehen produkziotik, “Biz Hitza” (2019) berrienera, berezko estiloa sortu du, dantza tradizionala eta lengoaia garaikidearen arteko mestizajea oinarri duena. ”Gernika, mihise gaineko dantza” (2009) obrak aro berri bat zabaldu zuen berriki hogeigarren urteurrena ospatzen ari den Aukeran konpainiarentzat. Kepa Junkera, Oreka TX eta Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin kolaboratu izan du, besteak beste, eta Lucía Lakarra eta Igor Yebrarekin partekatu du taula. Irakaskuntzari dagokionez, Euskal Herriko hainbat taldetan euskal dantzen irakasle da eta dantzarekiko sentsibilizazio proiektuak garatzen ditu Urnietako Sarobe Arte Eszeniko Gunearekin lankidetzan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak