Uda Ikastaroan bat-bateko bertsogintza garaikideko hainbat kezka plazaratu nahi dira: gai bati kantatzeko zilegitasuna; bertsolaritzan diren ideologiak eta diskurtsoak; gai sozio-politikoen lekua; etika eta adierazpen askatasuna bat-bateko bertsogintzan eta abar. Horrezaz gain, libreko bertsogintza aparteko genero bezala aztertuko da. Egungo bat-bateko bertso saioen egitura zurrunaz ere ariko gara, gai-jartzailearen talaiatik. Eta azkenik, bertsolaritzan gertatzen diren botere harremanak eta horiek bertsoaren balioespenean duten eraginaz ariko gara. Hizlariak, aipatutako gaiez gogoetak prestatzeaz gain, mahai-inguruetan ariko dira azalpenak xehetzen eta iritzi trukean. Hizlarien laburpen laburraHelburuakEgungo bat-bateko bertsogintzan diren sorkuntza mailako kezkei buruz hausnartzea eta gogoetak partekatzea. Jarduera nori zuzendutaPubliko orokorra
Unibertsitateko ikaslea
Irakasleak- Informazio gehiago
UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.uik.eus
Noiz
04/07/2024-etik 05/07/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.