"Zure musika zabaltzeko aukera berriak" formakuntza-saioa, Leire Gandariasekin

"Zure musika zabaltzeko aukera berriak" formakuntza-saioa, Leire Gandariasekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

musikabulegoa.eus

Noiz

14/03/2024

Banaketa digitala funtsezkoa da musika sustatzeko eta zure jarraitzaile potentzialengana iristeko modurik eraginkorrena. Horregatik da hain garrantzitsua zure musika Spotify, Apple music edo YouTube bezalako plataformetan saltzen jakitea. Baina nola egiten da?Musika Bulegoak, Musika Industriaren Elkartearekin (MIE) lankidetzan, aurrez aurreko formakuntza bat antolatu du banaketa digitalaren zeregin horretan laguntzeko. Datorren martxoaren 14an izango da, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroko auditorioan, 12:00etatik 14:00etara. Leire Gandarias marketin digitalean aditua eta Sarbide Musiceko Banaketa eta Sustapen digitaleko arduraduna izango da prestakuntza honen arduraduna, eta hiru zatitan banatuko da:- Musikaren banaketa digitala: zertan datzan eta nola antolatu
- Zure musikaren sustapena sareetan eta kanaletan: aukerak eta inbertsioa
- Nola mantendu zaleak informatuta eta pozikHori guztia modu praktikoan. Ikastaroan parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea. Formakuntza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntza du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak