Eta kiTTorik ez!

Eta kiTTorik ez!

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Alea

Non

Garaion Sorgingunea

Noiz

03/07/2020

Bi neska eta sekretu bat. Beste hirugarren bat ere badago, hilda. Garaiz heltzen ez den pertsonaia bat ere bai. Non ote dago? Zertan ari ote da? Harreman guztiek dute alde ezkutu bat. Misterioa eta umore absurdoari tiraka, laster izango dira taula gainean Josune Velez de Mendizabal, Ane Gebara eta Jason Guerra aktoreak Eta kiTTorik ez! antzezlana aurkezteko, itxialdiaren ostean lurraldean ikusi ahal izango den lehenetarikoa. Gazte sortzaileak bekaren ekimenez, Ozetako Garaion sorgingunean sortu dute konfinamenduak iraun bitartean, eta bertan aurkeztuko dute lana uztailaren 3an. Taldekideen Instagram kanalean –kittorikez– jakinaraziko dituzte obra ikustera joateko beharrezko argibideak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak