Euskal Zinemaren Astea 2020

Euskal Zinemaren Astea 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

fundacionvital.eus

Non

Vital Fundazioa Kultur aretoa

Noiz

24/02/2020-etik 29/02/2020-era

Zinema zure pasioa da? Euskal Zinemaren Asteak Euskadiko profesionalek ekoiztu edo zuzendutako lan zinematografiko onenez gozatzeko aukera ematen dizu. Edizio bakoitzean egunero ematen dira film labur bat eta luze bat. Filma ikusi ostena, aretoan dagoen publikoak ere film luze eta labur onenei botoa emateko aukera du. Sariak klausura galan emango dira ezagutzera. Saio horretan, era berean, antolakuntzak ‘Gutako bat’ saria emango dio zazpigarren arteko Arabako figura nabarmen bati. - Euskal Zinemaren Astea 2020: egitaraua (pdf)EGITARAUAOtsailak 24- Film laburra Un coche cualquiera
- Film luzea Vitoria, 3 de marzoOtsailak 25- Film laburra Pizza
- Film luzea Ventajas de viajar en trenOtsailak 26- Film laburra Amargo era el postre
- Film luzea Soinujolearen semeaOtsailak 27- Film laburra Khuruf
- Film luzea La pequeña SuizaOtsailak 28- Film laburra Mateoren Ama
- Film luzea La trinchera infinitaOtsailak 29- Film laburra Garbage
- Film luzea BegiradaSarrera-Txartelen salmentaZiklo osorako abonuak 2020ko otsailaren 18tik aurrera izango dira salgai eta Kordoi Etxean (Aiztogile 24, beheko solairua) edo webgune honetan bertan eros daitezke.

Saio bakoitzerako sarrera-txartelak otsailaren 18tik aurrera salgai Kordoi Etxean (Vital Fundazioaren egoitza) astelehenetik ostegunera 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era; ostiralak 08:30etik 14:00etara, Vital Fundazioa Aretoan bertan, emanaldia hasi baino ordu bete lehengotik aurrera edo webgune honetan bertan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak