"Bertsolaritza XXI. mendean" (2024)

"Bertsolaritza XXI. mendean" (2024)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bertsolaritza.asmoz.org

Noiz

21/10/2024-etik 25/11/2024-era

Bertsolaritza izango da ziurrenik, mundu ahozkotasunaren baitan gaur egun daitekeen ikergai interesgarrienetako bat. Izan ere, esan liteke ez dagoela Europako kultura eta gizarte aurreratuen baitan hainbeste garatu den ahozko adierazpide tradizionalik. Aldea are nabarmenagoa da Afrika, Asia edo Hego Amerikako folkloreko ahozko generoekin egiten badugu konparazioa. Ebidentzia horren aurrean, beharrezkoa da bertsolaritzaren fenomenoa ulertzeko irizpide eta koordenatu egokiak baliatzea. Euskal Herriko genero neurtu, errimatu eta kantatu ezagunak azken urteetan izan duen bilakaerak agerian utzi du ez dela nahikoa ikerketa aplikatua egitea soziologiatik, antropologiatik edo filologiatik. Formakuntza honek bertsolaritzari ulertzeko gakoen aurkezpena izan nahi du. Ikastaroa egiten duten pertsonek bertsolaritza bere osotasunean ulertzeko pistak jasoko dituzte, bai bertsolaritzaren mugimenduaren testuingurua ezagutzeko, bai bertso-saio batean bertsozale kualifikatu batek izan ditzakeen tresnen berri izateko. Unibertsitate mailan gaur egun ez da bertsolaritza ikergai duen ikasgairik ez titulurik. Ikastaro honek, bere txikian, hutsune hori betetzeko lehen mugarria izan nahi du. Euskal gizartearen eta kulturaren bereizgarri nabarmenetako bat hobeto ezagutzeko sei saio didaktiko eta entretenigarrik osatuko dute ikastaroa. HELBURUAK- Bertsolaritza XXI. mendean ulertzeko irizpideak eta gakoak ezagutaraztea.
- Bertsolaritzaren mugimendua testuinguratzeko baliabideak ematea.
- Egungo bertsogintzaren teknikak eta joerak ulertzeko tresnak eskuratzea. Helburu espezifikoak- Bertsolaritzaren definizioa eta oinarrizko elementuak ezagutzea.
- Bertsolaritzaren historiako aro, gertakari eta izen esanguratsuenen berri izatea.
- Bertso-paperen definizioa, ezaugarriak eta bilakaera aztertzea.
- Bertsotan egiteko garatutako teknika eta metodologiak ikertzea.
- Bat-bateko bertso-saio bat ulertzeko tresnak eskuratzea.
- Bertsolaritzaren inguruan egindako ikerketa aplikatuen berri izatea. HARTZAILEAKFormakuntza hau bertsolaritzaren inguruan interesa duen edonori zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa bertsolaritzaren inguruko aparteko ezagutzarik izatea, eskoletan azalduko baitira oinarrizko ezagutza guztiak. METODOLOGIAFormakuntza urriaren 21 eta azaroaren 25 artean egingo da eta asteko saio bateko maiztasuna izango du. Bi ordutako 6 saiotan banatuko da formakuntza eta saio guztiak teorikoak izango dira. 17:00etatik 19:00ak arte izango dira saioak. Saio bakoitzaren ondoren, ikasleek test bat edo ariketa sorta labur bat egin beharko dute, saioan landutako edukien osagarri. Saio guztiek hainbat baliabide jarriko dituzte ikasleen eskura: irakurgaiak, ikus-entzunezkoak, adibideak. . . Saioaren osotasuna irakasleak gidatuko du, tarteka-tarteka banaka edo taldeka egin beharreko ariketa eta jarduera praktikoak proposatuz. Saio guztiak ikasleen aurre-ezagutzetatik abiatuko dira. Aurre-ezagutzak aktibatuta, saio bakoitzaren gai nagusia aurkeztuko du irakasleak. Zenbait azalpen teorikoren ondoren, saio bakoitzeko hezurdurak azalpenak, irakurketak eta ikus-entzunezko laburrak izango ditu. Lehen saioan bertsolaritzaren oinarri nagusiak azalduko dira. Bigarrenean bertsolaritzaren historiaren errepasoa egingo dugu. Hirugarrenean, ikerketarako langai garrantzitsuak diren bertso-paperak aztertuko ditugu. Laugarren eskolan bat-bateko bertsogintzan jarduteko tekniken inguruko azalpen praktikoak izango dira nagusi. Bosgarren saioan ikasleak bertsozale kualifikatuaren paperrean arituko dira, bat-bateko bertso-saioak interpretatzeko eta hobeto ulertzeko tresnak baliatuz. Azken saioan, bertsolaritzaren egungo iker-lerroen berri jasoko dute ikasleek. Ebaluazioari dagokionez, saio bakoitzaren osteko testa edo ariketa laburra izango da ikasleak eskuratutako trebezia eta ezagutzen neurgailua. Test edo ariketa labur horiek egiteko ikasleek gutxi gorabehera 30 minutu beharko dituzte saio bakoitzaren ostean. EGUTEGIA- Iraupena: 15 ordu (12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo).
- Datak: Astelehenetan. Urriak 21-28. Azaroak 4-11-18-25.
- Ordutegia: 17:00-19:00. ESKAKIZUN TEKNIKOAKIkasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom. us/download #client_4meetingIkastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute. Izen-ematea

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak