NAK 2024: CMC GARAIKIDEAK & BELÉN OTXOTORENA

NAK 2024: CMC GARAIKIDEAK & BELÉN OTXOTORENA

Gertaeraren datuak

Antolatu du

baluarte.com

Non

Baluarte Auditorioa

Noiz

14/09/2024

María Zambranok esaten zuen bezala, ideiarik gabe ez dago utopiarik. Filosofoak ere idatzi zuen musak iristen direnean dantza, hitza, musika eta memoria haiekin datorrela. Bere poetikarekin ideia bat  zabaldu zuen: hurkoen bila doazen arimentzat ez dago mugarik. Adiskidetasunaren unibertsoan bizitzeak Zambranok aipatzen zuen utopia horretan egotea eskatzen du, espazio mental bera partekatuz eta aldi berean itxaropen bat elikatuz. Ondoan ditugun lagun horiek dira gure musak eta haiekin partekatzen ditugun soinu bibrazioetan aurkitu dugu benetazko adiskidetasunik leialena. Gure arteko adiskidetasunetik sortu diren balore guztiak kontzertu honen programazioan agertzen dira: ikaskuntza, magisteritza, konpromezua, konfiantza, errespetua, miresmena, iraunkortasuna, zintzotasuna, enpatia…Irene Vallejo pentsalari handiak, El infinito en un junco izeneko liburuan idazten duen bezala “nunca olvidarás a quien te contó un buen cuento en la penumbra de una noche”. Erabat ados nago Vallejoren esaldiarekin, azkenfinean, gure historiaren bizipenak partekatzen ditugunean, kontuan izanda ere ametsik txarrenak, ezezagunak izateari uzten diogu. Horregatik guztiagatik, gure ediziorik bereziena Belen Otxotorena aktore eta antzerkigilearekin itxi behar genuen. Ia gure ibilbidearen hasieratik, Belenek ipuinak kontatu zizkigun eta, ordutik, ehunka dira partekatutako istorio xuxurlatuak, bizitzaren iluntasunetik aldentzen gaituztenak. Argi dago, zerbaitek hunkitzen gaituenean, kontakizun hori bizitzan gehien maite ditugun pertsonei transmititzen diegu.

Baluarten NAK Jaialdiaren baitan izanen den kontzertu honetan aurkezten ditugun historioek lotura hori islatzen dute. Bertan, antzeko izakien arteko afektu sakonetik sortutako soinu elkarrizketa poetikoa bizitzeko aukera izango dugu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak