Udako kultura egitaraua Markina Xemeinen (PDF - 186 KB)Zinema aire zabalean. Abuztuaren 28an, 22:00etan: El cuento de las comadrejas. Markina-Xemeingo uda honetako kultura egitarauarekin lotutako zenbait ohar:- Nahiz eta kalean eta doan izan ikuskizun gehienak, aforoak kontrolatu behar dira; beraz, sarrerak aurretiaz hartu beharko dira ikuskizun guztietarako (aforoa kontrolatu ahal izateko). Sarrerak, udaletxeko harrerako makinan (astelehenetik zapatura 08:15-20:00) eta Uhagoneko kafetegian hartu ahalko dira (zinemarako sarrerak, soilik Uhagonen erosi ahalko dira). Ez balira sarrera guztiak salduko, egunean bertan erosteko aukera ere egongo da.
- Maskara eraman beharko da.
- Publikoak eserita egon beharko du, horretarako markatutako eremuan dauden aulkietan.
- Euria egingo balu, ekintza guztiak plazabarripean izango lirateke.
- Azken orduko aldaketak egon litezke. Webgunearen eta sare sozialen bidez emango da horien berri.
"El cuento de las comadrejas"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Uhagon Kulturgunea
Non
Uhagon Kulturgunearen kanpoaldean
Noiz
28/08/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.