Sarea Sound System Ugaoko Musikazaleen Elkarteak, Udalaren laguntzaz, Udazken Musikatua zikloa antolatuko du urriko, azaroko eta abenduko larunbatetan 20:00etan, Jane Jauregian. Lehen kontzertua Hertzainak talde ohiaren Garik eskainiko du, bikote formatuan, urriaren 17an. Honako kontzertu hauek osatzen dute zikloa: Ekiza, MICE eta Joseba B. Lenoirren arteko proiektu berria Maria Rivero eta Tribu Banda, Zea Mayseko Aiora eta Piti eta Mumia. Sarrera doakoa izango da, baina izena aldez aurretik eman beharko da. Izen-ematean ugaotarrek lehentasuna izango dute.
Hurrengo kontzertuak- Urriaren 17an: Gari (bikote formatuan)
- Urriaren 31n: Ekiza
- Azaroaren 14an: MICE eta Joseba B. Lenoirren arteko proiektu berria
- Azaroaren 28an: Maria Rivero eta Tribu Banda
- Abenduaren 12an: Aiora eta Piti
- Abenduaren 19an: Mumia
Udazken Musikatuta 2020: Ekiza
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Geuria
Non
Casa de Cultura de Miraballes (Palacio Jane)
Noiz
31/10/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.