"Diagonalean zehar"

"Diagonalean zehar"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.lafundicion.org

Non

La Fundición

Noiz

09/10/2020

Diagonalean zehar bakarkako dantza-pieza bat da, jestu bakar baten inguruan sortua, hain zuzen esku-huskako pilotariarena. Hala ere, pieza horrentzat pilotariaren jestua bere jatorrizko testuingurutik ateratua da, erreferentzia guziak diluitzeko, soilik material abstraktu bat ukaiteko gisan. Jestu bakar hori, denboran eta espazioan nola moldatzen den, horixe da pieza hunen ardatz nagusia. Piezan zehar, jestua sekulan ez da bere osotasunean emana, beti moztua baita, bai bere ibilbideetan, bai bere bultzadetan. Ondorioz, amaitu gabeko jestuari buruzko dantza-pieza bat da. Erran daiteke ere, jestuaren heriotzari buruzko pieza bat dela.
Burutzeko ezintasun horren aintzinean, jestua agortzera eta hiltzera doa, desagertzen ari den mundu baten pare. Agertoki biluzi batean, gorputz bakar bat, eta dantza soilik. Dantza araztu bat, errepikatzean oinarriturik, diagonal bakar batean osoki zabaltzen dena, isiltasunarekin elkarrizketan.
Batez ere oroimenari lotua den dantza bat. Hertsapen guzi hoietatik abiatu nahi izan dut (jestu bakar bat,
diagonal bat, isiltasuna, eszenatokia hutsa), nere dantzan benetako askatasuna kausitzeko. / Mizel Théret- Koreografia, danza: Mizel Théret
- Soinua: euri soinu batzuk | isiltasuna (pieza hunen elementu nagusia)
- Testua (euskaraz) eta ahotsa: Mizel Théret
- Konpoko begiradak: Johanna Etcheverry, Bertha Bermudez
- Iraupena: 50 min
- Ekoizpena "Traversée" elkartea
- Argazkia: David Herranz, Olivier Houeix

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak