UPV-EHU: Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterra

UPV-EHU: Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterra

Gertaeraren datuak

Antolatu du

UPV-EHU

Non

Letren Fakultatea

Noiz

07/09/2020-etik 09/07/2021-era

Masterren izen ematea eta onarpena--Literatura errealitatea ulertzeko funtsezko bidetzat har daiteke, batzuetan eragin ahalmen handia izan dezakeena gizartearen alor batzuen bilakaeran: hala nola hezkuntzaren alorrean, moralarenean, hizkuntzarenean, etab.  

Hori horrela, Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterrak ikuspegi iradokitzaile bat eskaintzen die prestakuntza zorrotza eta ikuspegi irekiak eta nazioz gaindikoak nahi dituztenei, goi mailako prestakuntza baten bidez, hainbat literaturaren irakaskuntzara eta ikerketara orientatua, arreta berezia jarriz ikuspegi teorikoetan eta perspektiba konparatistetan.

Gaurkotasun handiko gai teorikoak eta tradizio filologikoan sustraitutako beste batzuk konbinatuz, ikasketa programak ezagutza multidiziplinar bat ematen du, literatur egitatearen oinarri nagusiei eta haren inguruan ikertzen duten eskola kritikoei buruzkoa.  Horrekin batera, programan aztergai dira ere mendebaldeko literatura garrantzitsuenetako batzuen tradizio komunak eta ikerketa joerak, eta bereziki erreparatzen zaie literatura greko-latindarrari, Euskal Herrikoari, hispanikoari, anglofonoari eta germanikoari.   Oinarri konparatista zabal bat, zortzi jakintza adarretako irakasle espezialisten partaidetzaz aberastua, UPV/EHUkoak nahiz beste unibertsitate batzuetakoak.

Gainera, programaren bidez, ezagutza humanistikoak eta literatur testuen azterketa metodoen ikuspegi gaurkotuak transmititzen dira, Europako hainbat literatur esparrutan eta kontinentez gaindiko haien deribazioetan, ikuspegi konparatista batetik. Hortaz, kultura arteko fenomenoen ezagutzan sakontzen da, eta haien balorazio kritikoan, perspektiba ugari erabiliz ikerketa lanean, eta azalekotasun edo aldebakartasun metodologikoa saihesten da horrela.

Master hau ikerketa lanera bideratuta dago, eta aukera ematen du zuzenean sartzeko Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak doktorego programara.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak