Inspirazione antica

Inspirazione antica

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaraba.eus

Non

Arabako Arte Ederren Museoa

Noiz

04/04/2020

Inspirazione antica. Larunbat musikalakLorena Garcíasopranoa / sopranoMaike Burgdorflaud jotzailea / laúdLarunbat musikalak programaren barruan, 2020ko apirilaren 4an, 12:30ean, Lorena Garciak, sopranoa eta Maike Burgdorfek, laud jotzailea, osatzen  duten Inspirazione antica bikoteak Arabako Arte Ederren Museoan kontzertu bat eskainiko du. Lorena García. SopranoaVitoria-Gasteizen jaioa, Lorena García piano, harmonia eta kontrapuntu ikasketak egin zituen “Jesús Guridi” kontserbatorioan. Bartzelonara aldatu zen eta han Liceoko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ikasi. Carlos Mena gasteiztar kontratenorraren eskutik, antzinako musikaren esparruan hasi zen espezializatzen. Ondoren, kantu historikoari buruzko goi ikasketak egin zituen Escola Superior de Música de Catalunyan, Lambert Climentekin. Bere erregistro zabalaren eta ahots kolore anitzaren ondorioz eta tinbre garbiaren eta adierazkortasun handiaren ondorioz, musikako europar jaialdi ugaritara gonbidatzen dute eta grabazio eta kontzertuetan lankidetzan aritu da La Capella Reial de Catalunya, La Capilla Real de Madrid, Capilla Peñaflorida, Il Nobile Diletto, Fundación Bach zum mitsingen edo Ensemble Baroque de Toulouse bezalako taldeekin eta Jordi Savall, Juanjo Mena, Enrique García Asensio, Oscar Gershenson, Mauricio Molina, Gabriel Garrido edo Michel Brun zuzendariekin egin du lana. Maike Burgdorf. Laute jotzaileaMaike Burgdorf Seesen-en (Alemania) jaio zen. 2001. urtean, Gitarra Klasikoko eta Musika Hezkuntzako Goi Mailako Titulua lortu zuen Hannover-en, eta horren ondoren, laute eta gitarra barrokoko ikasketak hasi zituen, Hans-Michael Koch eta Axel Wolf-ekin. Ondoren, Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan ikasi zuen Xavier Díaz-Latorrerekin eta Mónica Pustilnikekin, eta Pedro Estevanen perkusio historikoko eskolak jaso zituen. Hopkinson Smith, Eduardo Egüez eta Juan Carlos de Mulderrek emandako zenbait ikastaro eta mintegitan parte hartu du eta izen handiko irakasleen eskolak hartu ditu, hala nola Bruno Cocset, Andrew Lawrence-King, Pedro Memelsdorff, Manfredo Kraemer eta Lambert Climentenak. Bere errezitalekin batera, bakarlari gisa, talde garrantzitsuekin aritzen da; esate baterako, Bartzelonako Orkestra Barrokoarekin, Cambra del Liceuko orkestrarekin eta Budapest Festival Orchestrarekin. Kataluniako eta Frantziako ganbera musikako zenbait taldetako kidea ere bada. Instrumentista gisa dituen jarduerez gain, Maike Burgdorf irakaskuntzan ere aritzen da. Eskolak eman ditu Bartzelonako hainbat udal eskolatan, eta 2007az geroztik hari pultsatuko, ganbera musikako, musika hizkuntzako eta pedagogiako irakaslea da Gironako Aldundiko Isaac Albéniz Musika Kontserbatorioan. EGITARAUA«Time stands still (Denbora gelditu egiten da»Etenaldi bat Ingalaterrako eta Espainiako Errenazimentuko pieza onenen aukeraketa bat entzun eta gozatzeko. Campion, Cooper, Daza, Dowland, Vázquez-Fuenllana, Johnson, Milan, Morley, Mudarra, Narvaez eta Pisadorren lanak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak