PASAI ANTXOKO ASTE MUSIKALA 2024

PASAI ANTXOKO ASTE MUSIKALA 2024

Gertaeraren datuak

Non

SAN FERMIN ELIZA / ZUMARDI FRONTOIA

Noiz

10/03/2024-etik 24/03/2024-era

Pasai Antxoko Musika Asteko kontzertuak eta emanaldiak berriro bueltan daude!Asteburu honetatatik aurrera musikak eta kulturak urteroko hitzordua dute antxoko barrutitarekin, Musika Astearen edizio berri bat ospatuko baita. Aurten, banda-musika, abesbatza bat, ganbera-orkestra eta haize-zurezkoa boskote bat programatu dira. Musika Banda Pasaiak, Pasaiako Udalarekin eta Pasaia Musikal Fundazioarekin elkarlanean, datorren asteburutik aurrera Pasai Antxoko Musika Astearen kultur ziklo beteranoaren edizio berri bat egingo dela iragarri du. Musika Banda Pasaiaren presidentea den Jose Mª Hernandezek aipatu duenez, “ia 30 urteko ibilbidearen ondoren, aste hau lehen eguneko ilusio berarekin antolatu dugu”. Bere aldetik, Antxoko Alkateordea den Mikel García Peñilek “zalantzarik gabe, horrenbeste urte kultura-egutegian musika emanaldi-sorta hau mantentzea albiste ona dela Antxoko barrutiarentzat eta Pasaia osorako” gehitu du. Ildo beretik, Pasaiako Kultura zinegotzia den Miguel Mari Torreak “Pasaiako Udalak eta Pasaia Musikal Fundazioak ziklo honen alde, eta beste barrutietan egiten diren antzeko jardueren alde, egin besterik ezin dutela egin” berretsi du. Aurtengo edizioa igande honetan, martxoak 10, hasiko da, 13:00etan, Ilunbe Musika Bandaren emanaldiarekin. Aire zabaleko kontzertu bat eskainiko du frontoian (Gure Zumardia, ohiko agertokia, obrengatik itxita dago). Talde honek Fran Berraren zuzendaritzapean musika kantuen egitarau zabala interpretatuko du. Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua Ibaiondo estalitako pilotalekuan eskainiko da. Hurrengo larunbatean, martxoak 16, Aquam Lauda Abesbatzak hartuko du lekukoa, San Fermin elizan kontzertu bat emateko. 2014an sortu zen talde hau, egungo zuzendaria den Javi Bustoren eskutik, emakume abesbatzentzat idatzitako musika korala zabaltzeko asmoz. Bere kontzertuen ezaugarri nagusia errepertorio eklektikoa interpretatzea da, entzuleak hunkitzeko asmoz. Martxoaren 17an, igandean, Easo Sinfoniettaren txanda izango da. 2023 urtean Easo Abesbatzaren ekosistematik sortutako ganbera-orkestra gaztea da, eta musikari zaleen talentua sustatzeko du helburua. Kontzertua San Fermin elizan ere izango da, eta Lucia Arzallusek zuzenduko du. Aurtengo kontzertu-sorta Sugaar Ensemble taldearen errezitaldi batekin amaituko da. Haizezko boskote klasiko bat da, bost tinbre partikular fusionatzeko eta soinu paregabea eskaintzeko gai dena. Kontzertu honetan, besteak beste, Haydn, Farkas edo Aragüesen obrekin osatutako errepertorio zainduaren bidez, konpositzaile hauek instrumentu multzo berari eman dioten trataera hain ezberdina erakutsiko dute. Kontzertua San Fermin elizan eskainiko da. Azkenik, Jose Mª Hernandezek, udal gobernuaren ordezkari diren Miguel Mari Torreari eta Mikel García Peñilari, Musika Banda Pasaiaren esker ona berretsi dio, urte hauetan guztietan egin diren kultur jarduereetan Pasaiako Udala eta Pasaia Musikal Fundazioa bide lagun eta babeslea izateagatik. Era berean, bere esker ona luzatu nahi izan dio San Fermin Parrokiari eta bere paregabeko laguntzagatik. Azkenik, ez du amaitu nahi izan du antxotar guztiak, eta hedaduraz, pasaitarrak, 2024ko Musika Aste honetako kontzertu eta jarduerez gozatzera gonbidapena luzatu gabe. PASAI ANTXOko ASTE MUSIKALA 2024Ilunbe Musika BandaEguna: martxoak 10, igandeaOrdua: 13:00Tokia: Pasai Antxoko frontoian* Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua estalita den Ibaiondo pilotaleku eramango da. Aquam Lauda AbesbatzaEguna: martxoak 16, larunbataOrdua: 20:00Tokia: San Fermin ElizaEaso SinfoniettaEguna: martxoak 17, igandeaOrdua: 19:00Tokia: San Fermin ElizaSugaar EnsembleEguna: martxoak 24, igandeaOrdua: 19:00Tokia: San Fermin ElizaHauen laguntzagatik:Pasaiako Udala – Kultura SailaFundación Pasaia Musikal FundazioaPasai Antxoko San Fermin Parrokia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak