Bes-Te-Bat!: Iñaki Salvador Laboa Jazz Quintet

Bes-Te-Bat!: Iñaki Salvador Laboa Jazz Quintet

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.arriolaka.eus

Non

Arriola Antzokia

Noiz

30/12/2020

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. Mikel Laboaren pieza ezagunak jazzera ekarriko ditu Iñaki Salvadorrek, piano-jotzaile eta zuzendariak emanaldi honetan. Laboaren izena eta izana taula gainera eramango dute jazz doinuekin. Mikel Laboaren kantarik ederrenak entzun ahal izango ditugu. Txoria txori, Izarren hautsa eta Kontatu didate bezalako abesti ezagunak entzuteko parada izango da, baina baita horren ezagunak ez direnak ere. Mikel Laboarekin solasean omenaldi diskoan du oinarri Laboa Jazz ikuskizunak. Abeslariaren piano-jotzailea izan zen Salvador 25 urtez, eta lan horretan jazzaren ikuspegitik ondu zituen Laboaren abesti ezagunak. Iñaki Salvador: Pianoa, konponketak, musika zuzendaritza
María Berasarte: Ahotsa
Ángel Unzu: Gitarra
Hasier Oleaga: Bateria
Javier Mayor de la Iglesia: Kontrabaxua

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak