Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Ravel"

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: "Ravel"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

11/12/2019

ABONU DENBORALDIA 2019/2020. Maurice Ravelek orkestrazioaren artea berdinik gabeko sofistikazio-maila bateraino eraman zuen orkestrarako egin zituen lan gutxi baina funtsezkoetan. Robert Treviñok Ravelen soinu-magian murgiltzea proposatuko digu Espainian inspiratutako lau piezaren bidez. Horietan, euskal konpositoreak orkestraren baliabide eta kolore guztiak azaleratu zituen. Eta, Ravelekin batera, orkestrazioaren beste bi maisu: Bela Bartok hungariarra, Soka, perkusio eta zelestarako musika lanaren bidez sonoritate nokturnoen eta dantza folkloriko arraroen unibertsoan sartu zena; eta Aaron Copland estatubatuarra, Klarineterako kontzertua lanaren bidez garai hartan oraindik gaztea zen musika iparramerikarraren soinua finkatzen lagundu zuena. Julian Bliss arituko da solista; izan ere, gaur egun influentzia handia du klarinetista horrek, interprete gisa lortu duen kalitate handiagatik ez ezik, musikaren demokratizazioaren alde egiten duen aktibismoagatik ere bai. B. Bartok
Hari, perkusio eta zelestarako musika [27']A. Copland
Klarinete eta orkestrarako kontzertua [18']M. Ravel
Alborada del Gracioso [8'] / Rapsodia española [16'] / Pavana para una infanta difunta [6'] / Bolero [13']Sarrerak abuztuaren 1etik aurrera egongo dira salgai.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak