Neomak orain arte ezarritakoarekin haustera dator, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta zuen barrenak astintzera dator. Zazpi emakumeren ahotsak, sorginkeriaz betetako doinuak, pandero eta dantzak. Tradiziotik edaten duen proposamen artistikoa, baina irakurketa garaikidea eta taularatze berritzailean.
Txikitatik musikan jardun duten sortzaileak dira. Aurrez Kepa Junkerarekin “Sorginak” izenpean ibiliak, orain euren proiektu propioa martxan jarri dute.
Taldearen izen bera (Neomak) aukeratu du taldeak euren estreinako lanari izena emateko, grezieraz “ilargi berriak” esan nahi duen hitza. Soinu organikoak teknologia berriekin naturaltasunez nahasten dituzte. Aske, nahi dutena sortuz eta erakutsiz, trikitixa tradizionala elektronikaz busti dute, entzulea dantzan jartzeko asmoz.
Ahotsak:
- Amets Ormaetxea Ezpeleta.
- Leire Etxezarreta Learreta.
- Irati Gutierrez Artetxe.
- Garazi Otaegi Lasarte.
- Maria Lasa Hilario.
- Alaitz Eskudero Unanue.
- Eneritz Aulestia Mutiozabal.
NEOMAK
Gertaeraren datuak
Antolatu du
es.patronbase.com
Non
Done Petri Elizaren Aurriak
Noiz
08/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.