Korterraza Araba 2020: Lantaron

Korterraza Araba 2020: Lantaron

Gertaeraren datuak

Antolatu du

korterraza.com

Non

Frontoia

Noiz

28/08/2020

- Korterraza Araba 2020ren barruan. Korterraza Araba Arabako herrietan izango da aurtengo udan ere, urteko film labur nabarmenenek proiektatzeko. Aire zabaleko film laburren jaialdiaren 6. edizioa uztaila eta iraila bitartean izango da, eta 26 proiekzio antolatuko dituzte Arabako 24 herritan. Eta, Gasteizen bezala, beharrezko neurri guztiak hartuko dituzte, parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko.  Lehiaketaren antolatzaileek jarduketa protokolo bat prestatu dute: sartzeko gonbidapena beharko da, jende kopurua mugatuko dute, hesiak jarriko dituzte, derrigorrezkoa izango da maskarak eta gel desinfektatzailea erabiltzea, aulkien artean segurtasun tartea utziko dute eta, euria eginez gero, aurreko urteetan ez bezala jokatuko dute. Aurreko edizioetan, eguraldi txarra izanez gero, proiekzioa estalpean egiten zen, kasu askotan, espazio itxietan, hala nola gizarte etxeetan. Aurten, arriskurik izan ez dadin, euria eginez gero, saioa hurrengo egun baliodunean egingo dute. Baina gauza bat ez da aldatuko: publikoak gozatuko dituen film laburren kalitatea. Lau sail izango dira: Super Selekzioa, Komedia, Txiki eta Mix, eta proiektatuko diren lanak urteko nabarmenenetakoak izango dira. Gainera, aukeratutako film laburren artean, lurraldearekin lotura duten lau zinemagile eta aktoreren lanak daude: David P. Sañudoren Un coche cualquiera, Mikel Bustamanteren Telekinesis, Susana Abaitua protagonistatzat duen Ferrotipos eta Iñaki Rikarte protagonistatzat duen Mirokutana. Korterraza Araban parte hartzen duten film laburrek sari bana jasoko dute, hautatuak izateagatik eta ikusle kopuruagatik, eta irailaren 4an Burgelun egingo den azken emanaldiaren ostean banatuko den Arabako Publikoaren Saria irabazteko hautagai izango dira. Egitaraua LantaronenKontsulta ezazu proiektatuko diren film laburren programa:- Korterraza Mix 2

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak