Zaldibarko zabortegiaz egia osoa eta Jaurlaritzako Ingurumen Saileko arduradunen berehalako dimisioa eskatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak

"Marra gorri guztiak gainditu dituzte", ohartarazi du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen bidez. Herritarren osasuna arriskuan jartzea onartezintzat jota, Zaldibarko zabortegiaz egia osoa ezagutzea eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saileko arduradun nagusien berehalako dimisioa eskatu dute. Gaur "Zaldibar, argitu orain!" goiburupean deitu den mobilizazioan parte hartzera deitu dute Euskal Herria osoa. Elkartasun osoa adierazi diete Zaldibarko zabortegiak kaltetutako herritarrei, modu berezian noski, desagertuta segitzen duten langileen senideei.