2024ko Dantzaldia jaialdiaren egitarauaren barne. - SMALL AXE | Danae & Dionysios | GreziaFárisa-k Lehen Saria jaso du koreografia sailean Masdanza 28an«Zaldiaren bizkarrean eserita, loak hartu ninduen eta mendiek barre egin zuten. Lehen egunetik betikotasun bat pasatu da, baina oinez goaz, gure arbasoek utzi zituzten oroitzapenen pisua eramanez. Errege-erreginak, eskaleak eta lapurrak ametsetan bizirik irauteko jantzi genituen maskarak dira. Eguzkia ote da aurpegia erretzen didana? Edo bekatuaren patu barkaezina garbitzen duen brisa hotz bat baino ez da? Orain, amesgaiztoak entzun dira Daviden kantuan, eta atseden bat har dezaket bakean. Zin egiten diot txoriari, eta zin egiten diot zuhaitzari ez diodala ibiltzeari utziko itsasoa aurkitu arte». Fárisa duo bat da, Peregrinos (Erromesak) izeneko aterkiaren testuinguruan sortua. Lanak intimitate estuan etengabe dauden bi pertsonaiaren arteko lotura eta kontaktua behar ditu. Erromesaldiaren nozioan inspiratzen da, bizitza, animalia eta paisaia naturaletan zeharreko bidaia baten simulazio gisa. Nola egin dezakete elkarrengandik bananduta dauden bi ibilbidek elkar aurkitu eta elkarrekin bidaiatzeko? Harremanek nola elkarri eragin eta elkarri lagundu diezaiokete? Nola hautsi daiteke gizakien eta animalien arteko hierarkia?Fitxa artistikoa:- Iraupena: 15 min
- Koreografia: Danae & Dionysios
- Dantzan: Danae & Dionysios
- Jatorrizko musika: Constantine Skourlis
- Cello jolea: Konstantinos Chinis
- Laguntzak: The Greek Ministry of Culture
- Sariak: Fárisa-k Lehen Saria jaso du koreografia sailean Masdanza 28an, eta baita ere Dance Haus Più-ren kolaborazioa Milanen (Italia). Small Axe Atenasen egoitza duen dantza-konpainia bat da, eta Danae eta Dionysios dira haren zuzendari artistikoak. Konpainiak antzerkietarako eta erakundeetarako ekoizpenak sortu ditu, hala nola Skanes Dance Theatre, Staatstheater Braunschweig eta Scapino Ballet Rotterdam. Haren lanek sari ugari jaso dituzte izen handiko lehiaketetan, hala nola RIDCC, HICC eta Masdanza. Konpainiak Greziako Kultura Ministerioaren, Orsolina 28ren, J. F Costopoulos Fundazioaren, Atenasko eta Epidauroko jaialdiaren eta Stage Onassisen laguntza eduki du. Danae & Dionysios greziarrak koreografo, dantzari eta Small Axe dantza-konpainiako zuzendari artistikoak dira. Beren ibilbide koreografikoan, hainbat antzoki eta erakunderekin kolaboratu dute, hala nola Scapino Ballet Rotterdam, Staatstheater Braunschweig, Skånes Dancetheater, Theater Rotterdam, Onassis Foundation, Atenas eta Epidauroko jaialdia, besteak beste. Bakarka, Zfin Malta National Dance Company, Akram Khan Company, Hellenic Dance Company, Unterwegstheater, Coon Dance Company eta beste konpainia eta koreografo batzuentzat dantzatu dute. - HANG THO CREATIVE | Vietnam - Herbehereak“False Memories” Koreografia Lehiaketaren lehen saria Masdanza 27False Memories-ek lotura ulertezina duten bi pertsonaren ideia dauka inspirazio iturritzat. Modu abstraktuan, duten sentimendua da beren mundu espiritualean entitate bakar bat izatea, bai elkarrekin daudenean, bai fisikoki bereizita daudenean. Oroimena kontzeptu ahula da. Batzuetan, gauzak nahi bezala gogoratzen ditugu. Eta irudimenak errealitatetik ihes egiten laguntzen digu lasaitasuna edo bakea aurkitzeko. Fitxa artistikoa:- Iraupena: 15 min
- Koreografia: Tu Hoang, Hiro Murata
- Dantzan: Tu Hoang, Ashley Affolter
- Musika: Obsidian (David Granström A2 eta Flxk1 & DB1)
- Argazkiak: Jesus RobiscoTu Hoang (1988, Hanoi, Vietnam). Koreografo independente honek Conny Janssen Danst Company-rekin(Rotterdam NL) lan egiten du ohikoan. Kungfu ikasten hasi zen hamar urterekin. Bertan konturatu zen mugimenduan zeukan interesaz, eta Vietnam National Dance Academy-n matrikulatu zen, 2006an Ballet Klasikoan graduatu zen arte. 2007an Europara joan zen dantza garaikideari buruz gehiago ikasi nahian. 2010ean koreografia-sorkuntzaz arduratzen hasi zen, pixkanaka bere mugimendu-identitatea aurkitzeko. Bere helburua da kungfu eta taichian daukan Ekialdeko oinarria eta esku-mugimenduaren zehaztasuna konbinatzea Mendebaldeko dantzaren ezagutzarekin eta urban dance, hiphop, ballet klasiko, garaikide eta abarretan daukan esperientziarekin. 2018an, Audience Choice hirugarren saria jaso zuen bere Trial lanak, eta Kopenhagen International Choreography Competition jaialdiko B. OOM saria eskuratu zuen. Seuleko New Dance For Asiako lehen sariaren irabazlea izan zen, Masdanza-ko Solo Price Challenge hirugarren saria eta Audience First Choice saria jaso zituen Bernako Tanzplattform lehiaketan, 2019an. Baita Special Mention from the Jury Award eta Masdanza Extended Tour birarekin ere, 2024ko Masdanza / Canarias jaialdian. Hannover International Choreography Competition-en 34. edizioa ere irabazi zuen, pieza berarekin. Duela gutxi, Hiro Muratarekin batera, False Memories duoa sortu du eta Masdanza Choreography Competition-en 27. edizioan sarituak izan dira. Hala, Italian, Hungarian eta AEBetan hainbat jaialditarako gonbidapenak lortu dituzte. Tu Hoang-ek hainbat konpainiatan dantzatu du azken urteetan: Vietnam National Opera and Ballet, Cinevox Junior Company, Regensburg Ballett, Ballett Pforzheim, Byaccident Dance, Ballett Stadttheater Pforzheim, Conny Janssen Danst. . . eta koreografiak sortu ditu esandako konpainientzat.
Dantzaldia 2024: "Fárisa" + "False memoria"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
lafundicion.org
Non
Bilboko Arte Eder Museoa
Noiz
01/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.