2024ko Lekuz Leku jaialdiaren barruan.
"Los hombres se tocan a golpes" (Gizonek kolpeka elkar ukitzen dute) Gizonezkoen eraikuntzari buruzko duo indartsua. Gizon-portaera garaikidearen deseraikuntza, batzuek goraipatu eta askok zalantzan jartzen dutena.
CLINCH hitzak, boxeoan, bi borrokalariak elkarri besarkatu eta epaileak banatzen dituen arte blokeatzen diren uneari egiten dio erreferentzia. Aurkariarengana ahalik eta gehien hurbiltzea du xede, haren erasotik babesteko.
CLINCHek maskulinitaterik toxikoena azaltzen du, lehian, ukazioan eta ezberdin den guztiari aurre egitean ezartzen dena. Baita sentimenduen ukazioa ere, amorrua edo haserrea izan ezik, indarkeria erabiliz frogatu behar baita.
Àngel Durán i Muntada dantza-graduatua da SEADen (Salzburgo, Austria) eta artean eta diseinuan graduatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Aktore gisa ere trebatu da Madril eta Bartzelona artean. Europako hainbat koreografo eta konpainiarentzat lan egin du, besteak beste, Anton Lachky Company (Brusela), Milla Koistinen (Berlin), Stephan Herwig (Munich) eta DOT504 (Praga). Azken edizioko Premi Butaca saria jaso du, dantzako gizonezko interprete onena izateagatik.
Fitxa teknikoa:
Iraupena: 22 min
Koreografia: Àngel Durán i Muntada
Antzezleak: Yeinner Chicas eta Àngel Durán i Muntada
Musika: Joan Borràs
Hauen laguntzarekin: SóLODOS Costa Rica espazioa, Nantai, Roca Umbert Fàbrica de Creació, Festus Festival
Lekuz Leku 2024: "Clinch", Àngel Duran
Gertaeraren datuak
Antolatu du
lekuzleku.com
Non
Abandoibarra pasealekua
Noiz
28/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.