Lekuz Leku 2024: "Clinch", Àngel Duran

Lekuz Leku 2024: "Clinch", Àngel Duran

Gertaeraren datuak

Antolatu du

lekuzleku.com

Non

Abandoibarra pasealekua

Noiz

28/06/2024

2024ko Lekuz Leku jaialdiaren barruan.

"Los hombres se tocan a golpes" (Gizonek kolpeka elkar ukitzen dute) Gizonezkoen eraikuntzari buruzko duo indartsua. Gizon-portaera garaikidearen deseraikuntza, batzuek goraipatu eta askok zalantzan jartzen dutena.

CLINCH hitzak, boxeoan, bi borrokalariak elkarri besarkatu eta epaileak banatzen dituen arte blokeatzen diren uneari egiten dio erreferentzia. Aurkariarengana ahalik eta gehien hurbiltzea du xede, haren erasotik babesteko.

CLINCHek maskulinitaterik toxikoena azaltzen du, lehian, ukazioan eta ezberdin den guztiari aurre egitean ezartzen dena. Baita sentimenduen ukazioa ere, amorrua edo haserrea izan ezik, indarkeria erabiliz frogatu behar baita.

Àngel Durán i Muntada dantza-graduatua da SEADen (Salzburgo, Austria) eta artean eta diseinuan graduatua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Aktore gisa ere trebatu da Madril eta Bartzelona artean. Europako hainbat koreografo eta konpainiarentzat lan egin du, besteak beste, Anton Lachky Company (Brusela), Milla Koistinen (Berlin), Stephan Herwig (Munich) eta DOT504 (Praga). Azken edizioko Premi Butaca saria jaso du, dantzako gizonezko interprete onena izateagatik.

Fitxa teknikoa:

Iraupena: 22 min

Koreografia: Àngel Durán i Muntada

Antzezleak: Yeinner Chicas eta Àngel Durán i Muntada

Musika: Joan Borràs

Hauen laguntzarekin: SóLODOS Costa Rica espazioa, Nantai, Roca Umbert Fàbrica de Creació, Festus Festival

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak