"Nadie está lejos - Derechos Humanos a Escena"

"Nadie está lejos - Derechos Humanos a Escena"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

redteatrosnavarra.com

Non

Zizur Nagusiko Kultur Etxea

Noiz

31/05/2024

Ikuskizuna egiten da bai arte eszeniko eta plastikoetako profesionalekin batera, bai pobrezian, etxegabezian edota zaurgarritasun ekonomikoan dauden pertsonekin elkarlanean. Gizartean dagoen aporofobiari buruzko gogoeta da. Aporofobia terminoa Adela Cortina filosofoak sortua da, pobreenganako arbuioa, beldurra edo gorrotoa adierazteko, eta xenofobia, arrazakeria eta beste gaitz batzuen sorburuan dago. Inor ez dago pobreziatik edo bere burua kalean ikustetik salbu. Nahikoa da kontrako zirkunstantzia batzuk bata bestearen atzetik kateatzea. Kultur Etxeko plazan emanen den perfomancean, bi lan plastiko eginen dira zuzenean, dramaturgia garatzen den bitartean: artista plastiko batek horma-irudi bat onduko baitu, eta ebanista batek, berriz, aulkiak eginen ditu, hondakinak erabiliz. Antzokian, 45 minutuko dokumental bat emanen da, konpainiak berak ekoiztua, Iruñeko PARIS 365 jangela solidarioaren erabiltzaile talde baten esperientzia jasotzen duena. 19:30 performancea. Kultur Etxeko plazan20:00 dokumentala + topaketa talde artistikoarekin. AntzokianFitxa teknikoaTestuaren egilea: Garbi Losada, Jose Antonio VitoriaMusikaren egilea: Javier AsínZuzendaria: Garbi LosadaIkuskizunaren iraupena: 30 (2 pase jarraian)Musika: GrabatuaAntzezleak:

- Ekintza dramatikoa: Iris Cárdenas, Dante Calderón, Itsaso Etxeberria, Maynor Ramos, Iñigo Oteiza
- Esku-hartze artistikoak: Fermín Lorda, Ione Zabala

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak