Albert Plá & Diego Cortés
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Intxaurrondo Kultur Etxea
Noiz
09/11/2024
Musikaria, abeslaria, aktorea, idazlea, pailazoa, bufoia. . . Albert Pla bakarra da. Hunkitzeko, mugitzeko eta harritzeko betiko gaitasuna duen ale bakar horietako bat. Inor ez du axolagabe uzten. Eta oraingo honetan bide-lagun berezia du. Diego Cortés gitarrista harrigarri eta bikainari esker, eskuak libre ditu, gorputza askatu eta edozein platea agerleku bilakatzeko. Bere abestiak antzeztu eta ezohiko poetika suntsitzaile eta elektriko batez ikuskizun paregabea lortzen du. Istorio tragiko eta eldarniozkoak kontatzen dituzten abestiak, egunerokoak eta harrapariak, delikatuak eta basatiak, gordinak eta surrealak, non borreroa ere biktima den, baretasuna ekaitz bihurtzen den, komedia tragediarekin batera gertatzen den eta baretasuna neurrigabekerian amaitzen den. Dena argi uzteko ongia eta gaizkiaren, zuria eta beltzaren, eta positiboa eta negatiboaren arteko muga estua. Diego Cortés flamenkoaren Hulk handia da, eta Mike Oldfield, Santana, Larry Coryell eta Paco de Luciarekin partekatu du agertokia, besteak beste.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.