“Hezur-muinaren donazioaren falta handia dago gaur egun eta behar duten horien bozgorailu izan gura dut”

“Hezur-muinaren donazioaren falta handia dago gaur egun eta behar duten horien bozgorailu izan gura dut”
'Tourkiola 365' izena ipini dio aste honetan hasi eta 2021eko urriaren 12an amaituko duen erronkari. Elastiko berezi bat prestatu du horretarako, hezur-muineko emaileen erregistroan sartzeko deitu behar den telefono zenbakia handi-handian ageri den bat. Hezur-muinaren beharrizan handia dagoela dio eta erregistroan sartzera animatu gura ditu herritarrak.