Arrasateko Udaberriko Musikaldia 2024

Arrasateko Udaberriko Musikaldia 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

arrasate.eus

Noiz

10/05/2024-etik 26/05/2024-era

Maiatzaren 10etik 26ra Arrasatek XX. Udaberriko Musikaldia ospatuko du. Urteak igaro ahala, musikazaleentzat erreferentziazko hitzordu bihurtu da. Hasieran musika klasikoa nagusi bazen ere, urteen poderioz egokitu egin da, mota eta estilo askotako ekitaldiekin, eta gaur egun Arrasateko musikarien erakusleiho ere bihurtu da, bai bakarlarientzat, bai musika taldeentzat. Arrasatearrek zein bisitariek 7 kontzertu izango dituzte aukeran maiatzaren 26ra arte. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira San Frantzisko elizan eta Juan Arzamendi Musika Etxearen auditorioan. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. - Arrasateko Udaberriko Musikaldia 2024: egitaraua (pdf)Egitaraua- Maiatzaren 10ean | 19:30 | Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriuma: SUGAAR ENSEMBLESugaar Ensemblea errepertorio ezberdina modu entretenigarri eta atsegin batean ezagutarazteko gogoa duen taldea da, elkarrekin musika egiteko grinak bultzatuta. Taldearen izenarekin identifikatuta sentitzen dira bost musikariak, izan ere, Euskal mitologian Sugaarek sugarra, garra, sua esan nahi du, eta zaintzen ez bada honek itzaltzen bukatzen du. Isladatuta ikusten da esanahi honetan musika ikasketaren prozesua eta bost soinu bateratzearen zailtasuna. - Maiatzaren 12an | 19:30 | San Frantzisko eliza: ALL’ANTÍCADiziplina anitzeko proposamen eszenikoa da eta barroko ingeleseko, frantseseko eta italiarreko antzinako musika estiloak uztartzen ditu; hala, iragana eta oraina elkartzea du helburu. Kontzertu honen bidez, XVII. mende amaieran errotutako ohitura emango da ezagutzera: baliabide nahiko zituzten gazte europarrek, adin nagusitasuna lortzean (21 urte inguru), Europatik bidaiatzen zuten Italia helmuga nagusitzat hartuta. Antzinako instrumentuen erreplikak erabiliko dira, interpretazio zaindua eta historizista eskaintzeko asmoz. Bost jotzaile eta soprano bat izango dira interpretatzaileak. - Maiatzaren 17an | 19:30 | San Frantzisko eliza: KEA ABESBATZA16 abeslari profesionalez osatua, Euskal Herrian bere generoan dagoen ahots talde bakarra da, eta Estatuko abesbatzen panoraman musika garaikidean espezializatutako talde garrantzitsuenetako bat. KEA Ahots Taldea 1997an sortu zen, XX. eta XXI. mendeetako gutxien erabiltzen den musika korala interpretatzeko tresna ezin hobea sortzeko, euskal egileekiko sentsibilitate berezia duena. - Maiatzaren 18an | 19:30 | San Frantzisko eliza: ARRASATE MUSIKALEKO ORKESTRA ETA GOIKOBALU ABESBATZAArrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa 1975ean sortu zuen Juan Arzamendi Enparantzak, “Arrasate Musikal” orduko akademiako zuzendari eta fundatzaileak. Arrasate Musikaleko oraingo Orkestra Sinfonikoa eskolako ikasleek, irakasleek eta ikasle ohiek osatzen dute. Zuzendaria Iker Olazabal da. Goikobalu Abesbatza-Coro de Mondragón betidanik Arrasate-Mondragonen egon den musika koralarekiko (Parrokiko Abesbatza, Zartzuelen emanaldiak, Danok Abesbatza) ilusio eta zaletasunaren fruitua da. 1996an Iñaki Maidagan-ek bere gain hartu zuen Abesbatzaren zuzendaritza. - Maiatzaren 22an | 19:30 | Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriuma: AITOR GARITANOAitor Garitano Aguirreolea tenorra Bergaran jaio zen (2000), eta Bergarako Musika Eskolan egin zituen lehen musika ikasketak. Batxilergo musikala egin ondoren, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan jarraitu zituen kantu ikasketak Mercedes Astuy eta Haizea Muñoz irakasleekin. Gaur egun, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene) kantu-ikasketak gauzatzen ari da Maite Arruabarrena mezzosopranoarekin eta Itziar Barredo eta Maciej Pikulski errepertoristekin. - Maiatzaren 25ean | 19:30 | Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriuma: IÑAR SASTREDenetariko doinuak abiapuntu hartuta eta sorkuntza propioa ezinbesteko tresna izanda, ibilbide musikal oparo bat proposatzen digu Iñar Sastrek pianotik bakarkako lan honetan. Erritmoen etengabeko jolasak, melodia ezagunen fantasiazko garapenek, testura musikal kontrastatuek eta metrika bihurriren batek, doinu soiletatik eratorritako konposizio eta inprobisazio pertsonal eta original batzuk osatzera eramango dute pianista. - Maiatzaren 26an | 19:30 | Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriuma: EÑAUT ZUBIZARRETADOODEM: Ojiwbe jatorrizko hizkuntzan, naturaz gaindiko objektu edo animalia, kultura batzuen mitologiatan tribu edo pertsonaren ikurtzat hartzen dena. DOODEM bidai bat da, Paul Gilroy soziologoak aipatzen duen Atlantiko Beltzean zehar: 7 kanta, 7 herri. Herriko musiketan azpimarra egiten du beraz lan honek, ‘herrikoitasunean’ erori gabe baina, beti begirada berritzaile batekin. Tokian tokiko berezitasun musikalak ideia estetiko gisa hartu, nahastu eta kanta ezberdinetan aplikatu dira.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak