Gasteizko udako kultur egitarauaren barruan. - Helduentzat, gonbidapenarekin.
- Gonbidapena telefonoz ere eska daiteke: 945-161618, 9:00etatik 15:00etara. Gasteizen, 1976ko martxoaren 3ko gertakizunetan, poliziak bost langile hil zituen greba luze baten ostean. Begoñak, erdiko klaseko gazte batek, zuzenean biziko ditu "inoiz ezer gertatzen ez den hiria" astindu zuten gertakari horiek. Gero eta latzagoa den gatazka batean, zer alderekin bat egingo duten erabaki beharko dute hala berak nola bere familiak. Azkenean, sarraskiaren ostean, ez dira inoiz ere berdinak izango, ez Begoña, ez hiria, ezta herrialde osoa ere. Benetako istorio bat, benetako pertsonaiekin. Víctor Cabaco hainbat lanetan aritu da zuzendaritzako laguntzaile gisa; besteak beste, Cien maneras de hacer el pollo al chilindrón (Kepa Sojo, 1997) eta El tren de la bruja (Koldo Serra, 2002) film laburretan, Sabotage (Esteban y Josemi Ibarretxe, 1999) eta Ouija (Juan Pedro Ortega, 2003) film luzeetan, eta Antena 3eko Compañeros telesailean, non zenbait atal ere zuzendu baitzituen. Vitoria, 3 de marzo zuzentzen duen lehenengo film luzea da. Fitxa- Zuzendaria: Víctor Cabaco
- Gidoia: Juan Ibarrondo, Héctor Amado
- Ekoizpena: Sonora Estudios (Pako Ruiz - info@sonoraestudios. com) / Gariza Films (Gorka Izagirre - info@garizafilms. com)
- Salmentak: Filmax International (filmaxint@filmax. com)
- Banaketa: Barton Films (bartonfilms@bartonfilms. com) / Filmax (filmax@filmax. com)
- Argazkia: Gaizka Bourgeaud
- Muntaketa: Álvaro Herrero
- Musika: José Luis Canal
- Aktoreak: Amaia Aberasturi, Ruth Díaz, José Manuel Seda, Alberto Berzal, Mikel Iglesias, Iñaki Rikarte, Oti Manzano
- Iraupena: 90 minutu
- Webgunea: vitoria3demarzo-lapelicula. com
Zinema aire zabalean: "Vitoria, 3 de marzo"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
vitoria-gasteiz.org
Non
Iparraldeko parkearen frontoia
Noiz
14/08/2020
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.