De 2 En Blues Band

De 2 En Blues Band

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.culturanavarra.es

Non

Tinglao plaza

Noiz

04/09/2020

Kultur 2020 programaren barnean. Taldea 1990ean sortu zen, Iruñean, Miguel Lawyer Gonzálezen (ahotsa) eta Michel Montgomery Remónen (gitarra) eskutik, eta, aurrerago, kide berriak bildu ziren taldea osatzen laguntzeko. Ehunka kontzertu dira beren Chicago Blues estiloaren berme: ingelesezko eta gaztelaniazko kantak, klasiko handiak eta abesti propioak. 25 urte baino gehiagoz, De 2 En Blues Band taldeak musika afroamerikarraren kanta handienez gozatu (eta gozarazi) du, batez ere bluesaren eta soularen alorrean. Publikoarekiko komunikazioa, kontaktua eta konplizitatea bilatzea da kontua, hala denen artean beren estiloaren gorespen-festa bat bizi ahal izateko. Bluesa eta soula pasioz bizi dituen seikotea da, eta hori barneratu egin dute, beren bizitzaren funtsezko zati bihurtu arte. Besteak beste, honako artista hauen hasierako gonbidatu gisa jo dute: Golden Gate Quartet, Pat Travers, Dave Hole, Javier Vargas, Red House (Jeff Espinoza eta Francisco Simón), Honeyboy Hickling. . . Eta beste hauekin batera eman dituzte kontzertuak: Lucky Peterson, Mighty Sam McClain, Revólver, Blues Blaster, Big Mama eta Joan Pau Cumellas, Josetxo Goia, Ñaco Goñi y los Bluescavidas, Mr. Hurricane Band, eta beste hainbesterekin musika-jaialdietan, hala nola: Getxoko Bluesa (2001), Elorrioko Jazz eta Bluesa, Aragoiko Ritmo y Blues (2001), Tolosa and Blues (2005 eta 2014), San Isidro Madrilen (2005), Burlatako Udazkena Blues (2007), Heineken Jazzaldia Donostian (2011 eta 2013), Burlatako Blues Jaialdia (2014), Zizurkilgo Blues Jaialdia (2015), Jazzfermin (2012) eta Fiteroko Festival Kultur jaialdia (2016). Hiru disko ofizial dituzte: En Directo (1998), Bluesoul (2006) eta Groovin' The Blues (2013).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak