JURIJ KONJAR: "FLAT" + "SATISFYIN LOVER" (STEVE PAXTON) & "GOLDBERG VARIATIONS" (JURIJ KONJAR)

JURIJ KONJAR: "FLAT" + "SATISFYIN LOVER" (STEVE PAXTON) & "GOLDBERG VARIATIONS" (JURIJ KONJAR)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Azkuna Zentroa

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

21/02/2020

JURIJ KONJAR: 'FLAT' + 'SATISFYIN LOVER' (STEVE PAXTON) & 'GOLDBERG VARIATIONS' (JURIJ KONJAR)

Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketaren barruan, artistaren hiru obra historiko aurkeztuko ditugu, Jurij Konjar koreografo eta dantzari esloveniarrak hartuak. Lehenengo biak Judson Dance Theatre mitikoan izan zituen hasierako urteetakoak dira, eta kolektibo horrek egin zuen galdera nagusietako bat dute ardatz: Zer da dantza?. Flat (1964) solo laburrean, Steve Paxtonek ekintza soilak aztertzen ditu, hala nola ibiltzea, esertzea, jarrerak hartzea edo arreta jartzea. Satisfyin Lover (1967) lanak esplorazio horrekin jarraitzen du, 42 laguni gonbit egiten baitie, agertokiaren alde batetik bestera ibiltzera, jarraibide erraz batzuk betez. Goldberg Variations obra geroagoko aldi batean sortu zen, Kontaktuko Inprobisazio ospetsua garatu ondoren. Obra inprobisatu horretan, Paxtonek Cunningham-en ondorengo dantzako kezka nagusietako batzuk sartzen ditu, Glenn Gould-ek interpretatutako Bach-en izen bereko konposizioarekin mugimenduan dagoen elkarrizketa batean. 2007an, Jurij Konjarrek Walter Verdinen Goldberg Variations bideoa aurkitu zuen, Steve Paxtonen "J. S. Bachen The Goldberg Variations, Glen Gouldek interpretatua, Steve Paxtonek inprobisatua" emanaldian oinarritua. 2009an, gertaera eta erabaki kate baten bidez, erregularki entseatzen hasi zen; pieza osoa dantzatu zuen, hurrengo urteko egun guztietan. Hala, Goldberg Variations lanaren estreinaldi ofiziala Vienan izan zen, 2010eko urrian. Jurij Konjar bere behaketetatik, bideo-grabazioetatik eta eguneroko praktika luzetik abiatzen da jatorrizko lana berriz hartzeko, zati batean Steve Paxton-ek eta Lisa Nelsonek lagunduta. Paxton-en legatuarekin bat etorrita, obra birsortu egiten da aurkezten den bakoitzean, interpretatzailearen, musikaren eta publikoaren arteko topaketa gisa. 7. 6. 2015 in Barcelona, Goldberg Variations performance at Auditori, with Dani Espasa on harpsichord from Jurij Konjar on Vimeo. Jurij Konjar artista esloveniarra da, eta dantzaren alorrean lan egiten du. Ikasketak egin eta lehen lanak sortu ondoren, 2007an lesio bat izan zuen buruan, eta horrek gaur egungo eta momentuko ikuspegia eta potentziala aldarazi zizkion. 2009an, Steve Paxtonen Goldberg Variations bideoaren behaketa sakon batek, eta geroago sortu ziren elkarrizketek inprobisazio pertsonalaren praktika garatzea eragin zuten. Steve Paxtonekin (2010-2016) elkarlanean, performance gisa lan egin du Paxton Bound (1982), Flat (1964) eta Quicksand (2016) lanetan, baita Satisfyin 'Lover (1967) eszenaratzean ere. 2014an Habitat aurkeztu zuen, prozesuetara bideratutako praktiketarako lan-espazio nomada. Goldberg bariazioak egiten ibili da 2010etik. Fitxa artistikoa:Flat (1964)
Koreografia: Steve Paxton
Dantza: Jurij KonjarSatisfyin Lover (1967)
Koreografia: Steve Paxton
Koordinazioa: Jurij Konjar
42 performerGoldberg Variations (1986/2010)
Dantza: Jurij Konjar. After Steve Paxton
Musika: Johann Sebastian Bach-en Goldberg-en bariazioak, Glenn Gould-ek interpretatuak (1981)
Eskerrak: Steve Paxton-i eta Lisa Nelson-i
Produkzioa: Jurij Konjar
Koprodukzioa: Tanzquartier Wien
Laguntzaileak: Esloveniako Kultura Ministerioa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak