Janus Lester
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Victoria Eugenia Antzokia
Noiz
30/12/2024
Jokin Pinatxok librepentsalariaren ezaugarri guztiak biltzen ditu: sortzailea, dibertigarria, anbizio handikoa arlo artistikoan, lasaia eta atsegina arlo pertsonalean. Beratik iritsi zaigu (Euskal Herrian musikari gehien dituen herria metro karratuko) ahots ezohiko eta bereziarekin, eta erritmo sinkopatuen amalgama batekin, arima beltza, elektronika edo funka dariena, 80ko edo 90eko hamarkadako dantzaren oinordeko baina moldaketa erabat original eta garaikideekin. Janus Lester banda ikusgarria da. Jokini berari gehitu zaizkio Garazi Esnaola (teklatua), Mattin Arbelaitz (bateria), Julen Suarez (tronpeta), Andoni Arriola (tronboia), Ane Bastida (baxua) eta Javier Echarri (gitarra). Janus Lesterrek udazkenean kaleratuko duen disko berria aurkeztuko du.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.