Ahoaz edo oinaz margotzen duten margolarien elkartearen erakusketa

Ahoaz edo oinaz margotzen duten margolarien elkartearen erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Non

Begoñako Udaltegia

Noiz

22/12/2020-etik 08/01/2021-era

- Expodistrito 2020 egitaraua: 2020ko iraila - 2021eko urtarrila. Ahoaz edo oinaz margotzen duten margolarien elkartea 1957. urtean sortu zen. Orduan, Erich Stegmann margolariak, Europako 8 herrialdetako zenbait artista desgaiturekin batera, elkarte hau sortu zuten, elkarri laguntzeko. Helburu nagusia euren lana merkaturatzea zen, euren koadro originalak egutegietan, zoriontze-txarteletan, laminetan eta liburuetan ilustrazioetan erreproduzituz. Ekimen honen emaitza mundu osoko mugimendu artistiko bat izan zen. Gaur egun 74 herrialdetan daude eta 800 kide inguru dituzte. EXPODISTRITOEXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen bat da. Uriko adierazpen artistikoak deszentralizatu nahi ditu, eta artista berrien lana jendeari aurkeztu, baita kontsakratuta dauden beste artista batzuen erakusleiho izan ere. Ohikoa den moduan, erakusketak txandakatu egingo dira. Bakoitzaren data udaltegietan, barrutietako kultur programazioa jasotzen duen web-orrian (www. kulturabarrutik. eus) eta 010 telefonoan kontsultatu daiteke.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak