Orainaldi eta etorkizun paradoxikoa

Paradoxaz betea izaten ari da Covid-19aren krisia tokian tokiko komunikabideontzat. Ekonomia guztia geldotu den unean, gure ekoizpen erritmoa bizkortu behar izan dugu hedabideok, gure helburu eta eginbeharrari eutsiz: herritarren informazio gosea asetzea, eta norbanako, eragile eta instituzioei informazioa zabaltzen laguntzea, gertutasunez eta euskaraz. Osasun krisiaren gogorrenean, gure kasuan, atari digitalaren bitartez eta papereko produkzioa geratuz, gure burua berriro urrats hori egiteko gai ikusi dugun arte, konfinamendua arintzen hastearekin batera.