Fernan Oregiren erakusketa

Fernan Oregiren erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

soraluze.eus

Non

Soraluze-Placencia de las Armaseko Kultur Etxea

Noiz

13/10/2020-etik 24/10/2020-era

Fernan Oregi soraluzetarraren "Pintura abstraktoa" erakusketa ikus daiteke hilaren 24ra arte kulturguneko erakusketa-gelan; 30 margolan inguruk osatzen dute erakusketa. Erakusketak "Pintura abstraktoa" du izenburu moduan eta 30 margolan inguruk osatzen dute, margolan abstraktoak guztiak ere.

Argazkigintzan egin duen bideagatik izan da ezaguna Fernan Oregi orain artean; baina argazkiez haratago doa bere ekoizpen artistikoa, erakusketa ikusten duen edonork konprobatu ahal izango duen moduan.

Erakusketa urriaren 24ra arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak