Maurice Dickson & Catherine Ashcroft

Maurice Dickson & Catherine Ashcroft

Gertaeraren datuak

Antolatu du

salabbk.es/

Non

BBK Aretoa

Noiz

24/05/2020

Musiketan. Maurice Dicksonek (Ipar Irlanda) 30 urte baino gehiago daramatza konposatzen eta jotzen. Rocka eta bluesa jotzen hasi zen, Belfasteko hainbat taldetan; ondoren, 1976an, bere taldea sortu zuen. Hiru urte geroago, musikatik bizi zen, eta Europan eta Afrikako Iparraldean segitu zuen lanbidea ikasten, toki horietako erritmoak eta kulturak xurgatuz. Musikari moldakorra da, presentzia handikoa agertokian, eta gitarra jotzeko modua du bereizgarri, bai folkaren bai bluesaren esparruan; hala, zale porrokatu andana lortu du Erresuma Batuko, Europako eta beste leku batzuetako zirkuitu akustikoaren baitan. Catherine Ashcroftek abiadura eta birtuosismo itzelaz jotzen ditu Uilleann gaitak (gaita irlandarrak). Ingalaterrako ipar-mendebaldean jaio bazen ere, txikitatik izan zuen oso gustuko musika irlandarra, eta, musika une oro entzuten zen familia batean hazi zenez, oso gazterik hasi zen txirula jotzen; nerabea zenean, Uilleann gaiten sorta bat oparitu zioten, autodidakta izan zen eta bakoitzari dagozkion titulu guztiak eskuratu zituen. 2008an, bere lehen diskoa grabatu zuen, “Take Flight and Follow”, Cumbriako Stenkrith estudioetan. Han, Maurice Dickson ezagutu zuen, Belfasteko kantari eta konpositorea, instrumentu anitz jotzen dituena; orduan hasi zen haien arteko istorioa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak