Euskal Kultur Erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak Euskal etnopoloa labelaren babesean antolatuko duten 2024ko kolokioa maiatzaren 30 eta 31n iraganen da Baionan den Ipar Euskal Herriko Goi Mailako Arte Eskolan. "Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan ote gira?" galderari erantzuteko, hiru denboraldi azkar antolatuko dira.
Ohidura herrikoiek badute beren historia, eta ekoizten dituzten gizarteen mirailak dira. Modernizazioaren ikuspegi murritxak ukatuz, Euskal Herrian aspaldiko besta batzuek iraun dute gaur arte eta frangotan arraberritu dira.
Pastorala, maskarada, ihauteri, libertimendu, tobera mustra edo kabalkada: plaza publikoa "hartzen" duten ikusgarri horiek sekulan baino biziagoak dira. Haien iraupenak, aldaketak eta arra-deskubritzeak galdera ainitz sorrarazten ditu. Kolokioak hiru helburu dauzka: plaza ikusgarri horiei buruzko ikerketetaz pundu baten egitea; gaurko eragileen hitza eta lekukotasunen biltzea eta elkarrizketan jartzea; geroari buruzko gogoeta baten abiaraztea. Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak dira kolokioaren bihotzean izanen, bertze tokitan iragan esperientzia eta gogoetak gogoan hartuz.
Hiru denboraldi izanen dira kolokio honetan.
- Egitaraua
"Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan ote gira?"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.eke.eus
Non
Ipar Euskal Herriko Goi Mailako Arte Eskola
Noiz
30/05/2024-etik 31/05/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.