Familientzako jarduera: "Yoga familiarekin"

Familientzako jarduera: "Yoga familiarekin"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.vitoria-gasteiz.org

Non

Ataria - Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa

Noiz

14/04/2024

Haurrak. 6-12 urte bitarteko haurrak, heldu bat lagun dutelaFamiliartean eta naturarekin eta geure buruarekin kontaktuan bizitzeko jarduera. Aukera paregabea familiaren beroa sentitzeko, elkarrekin patxadan komunikatzen ikasteko eta guztion lasaitasuna aurkitzeko.

Gure bihotza piztuko duten hainbat dinamikaren bidez, nola sentitzen zaren jakin ahal izango duzu eta zeure baitan bildu ahal izango zara. Zure gorputzaz eta zure emozioez jabetuko zara, eta haiek adeitasunez eta orekaz kudeatzen ikasiko duzu. Zure arreta trebatu eta pentsamendua baretuko duzu. Familia-ikaskuntza bat da, eta etxean ere aritu ahal izango zara, etxeko dinamika eta familia-harremanak berritzeko. Bizkor jauzi egiten duten, erraz baretzen diren, arnasa lasai hartzen duten eta arretaz eta interesarekin behatzen duten igelak bezalakoak izango gara.

Emailea: Ixileku ElkarteaIzena ematea: info@ixileku. org

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak