Eguzki eklipse partziala (%22koa) bihar larunbatez

Eguzki eklipse partziala (%22koa) bihar larunbatez
Bihar larunbata martxoak 29 eguzki eklipse partziala izango dugu Euskal Herrian. Eguzkian ikusiko duguna "hozkada "moduko bat izanfo da eguzkibediaren goikaldean, Ilargia tartekatuko delako itzala. Eguzkia % 22 ezkutatuko da oraingo honetan. Eklipsearen lehen kontaktua goizeko 11. 00ak aldera gertatuko da eta ezkutatze maximoa 11:30ak aldera gertatuko da, eta 12:30etarako, akabo. Gogoratu eguzki-eklipse baten behaketa ezin dela babesik gabe egin. Ez da eklipsea bistaratu behar ez bada ISO 12312-2 nazioarteko estandarra duten eguzki-iragazkiko betaurrekoak erabiliz. Era berean, ez da eklipsea zuzenean behatu behar kameren, erradiografien edo argazkien edo teleskopioen negatibo zaharren begien aurrean jarriz, ezta eguzki-iragazki horiek ez dituzten beste gailu optiko batzuen bidez ere. Zuzeneko argia ez bada ere, argi-izpi ultramoreek kalte egin diezaiokete begiaren makulari (erdiko ikusmen-eremua), fototoxikotasun zuzenagatik, eta horrek ez du atzera bueltarik. Baldintza oker horietan ez egiteko, dakienarengana jo. Eta adibide bat Donostian izango da Aranzadi elkartearen egoitzan, Zorroagagainan dituen instalazioetatik. Topaketa ordua 10:00etan dago jarria, garaiz eklipsea iritsi orduko prest egoteko. Betaurreko homologatuak lortzeko aukera bertan, eta baita Eklipseak liburua eskuratzeko. Tira, liburu hori (betaurreko eta guzti) Aranzadiren dendan ere. %22ko eklipse bat gutxi iruditzen bazaizu, itxaron apur bat. Datorren urtean, 2026ko abuztuaren 12an, eguzki eklipse totala izango dugu Euskal Herriko parte handi batean. Hemen informazioa.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak