"SOLO PARA PAQUITA" (estreinaldia)

"SOLO PARA PAQUITA" (estreinaldia)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatrogayarre.com

Non

Gayarre Antzokia

Noiz

29/10/2024

Marta Juániz antzezle nafarra, Luis F. Jiménezen zuzendaritzapean -Erriberriko Antzerki Jaialdiko zuzendari ohia- Gayarrera dator ERABATEKO ESTREINALDI honekin. Bertan, Paquita hezurmamituko du, hainbat emakumeren artean beste bat, bizitza berezirik gabekoa, Ministerio bateko funtzionarioa dena. Eguneroko errutinak eta asperdurak bingo-areto batera eramaten dute, zortea bilatzeko eta aldaketa eragiteko nahiarekin.

Aukerak zifrak bezalakoak dira, bata bestearen atzetik datoz. Era berean, kadentzia berarekin hiru gizonei kateatuko zaie. Bingoaren zifrak bezala, lehenengo gizonak bigarrenera eramango du, eta honek hirugarrenera. Hiru gizon, hiru egoera desberdin amaiera komun batekin. Protagonista, emakume komikoa eta tragikoa da, sentsuala eta katuen antzera mugitzen dena. Gizarteaz trufatzen da. Gu guztiok zentro terapeutiko batean giltzapeturik gaixo gaudela pentsatzen du. Bertan gure ahulezia psikikoak exorziza genitzakeela uste du beldurrik eta konplexurik gabe ASKE bizitzeko. Iraupena 60 minutuFitxa artistikoa

De · Egiletza: Ernesto Caballero. Dirección · Zuzendaritza: Luis F. Jiménez. Intérprete · Antzezlea: Marta Juániz. Escenografía y Vestuario · Eszenografia eta jantzitegia: La Nave Producciones Teatrales, MON Teatro. Iluminación · Argiztapena: Fran Marcén, Henrike Iturralde. Una producción de La Nave Producciones Teatrales.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak