Kultur 2024: Demodé Quartet

Kultur 2024: Demodé Quartet

Gertaeraren datuak

Antolatu du

culturanavarra.es

Non

JULIAN MENA PLAZA

Noiz

27/09/2024

Kultur programaren 29. edizioaren egitarauaren barruan. Demodé Quarteteko lau pertsonaia bitxik, musika ulertzeko duten modu dibertigarri eta bereziarekin, Demodé A kupela aurkeztuko digute. Kupela sagardoa gordetzen den upela da, eta euskaldunok horren inguruan biltzen gara ospatzeko, edateko, jateko, istorioak kontatzeko eta elkarrekin abesteko. Kupela gure beste grinarekin lotzen badugu, hots, a capela abestearekin, A kupela aterako zaigu. Kontzertu eszeniko honek mundu osoko folklorean barrena egiten du ibilbidea. Alegia, hainbat hizkuntza, genero eta kontinente hartzen dituen kantu-sorta batetik abiatuta, musika-ikuskizun bat sortu dute, eta, bertan, jatorrizko bertsioak a capela interpretatzen dira batez ere, jatorrizko hizkuntzan eta gure folkloreari keinuak eginez. Hori guztia ohiko umorearekin eta aurkezten dizkiguten abesti, herrialde edo egileei buruzko teoria zentzugabe eta harrigarriekin nahastuta. Zuzendaritza: Patxi Barco Musika-zuzendaritza: Joli Pascualena Harmonien eta musika-oinarrien moldaketak: Iker Huitzi, Santi Romano Koreografiak: Karlos Nguema Interpretariak: Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano, Karlos Nguema Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez Argien diseinua: Gorka Jimenez Soinu-diseinua: Josean Olaberri Eszenografia: Jose Manuel Urarte Bideoen sortzailea: Paula Carcamo Diseinu grafikoa eta Ilustrazioak: Aitziber Alonso Ekoizpen-zuzendaritza: Silvia Hornos

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak