Zinemagileen artean 2024 - Emakumeek egindako zinemaren karabana

Zinemagileen artean 2024 - Emakumeek egindako zinemaren karabana

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus/

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

27/05/2024-etik 31/05/2024-era

Maiatzean, 'Zinemagileen artean’ izango dugu Azkuna Zentroan, emakumeek egindako zinemaren karabanaren zikloa, Klaketa Árabe ekoiztetxe egiptiarrak eta Kultura Communication y Desarrollo KCD ONGDek antolatutako erakusketa ibiltaria, zineman dagoen kristalezko sabaia hautsi nahi duena. 13. edizio honetan, nabarmentzekoa da Lina Soualem zuzendari palestinarra egongo dela, “Bye Bye Tiberias” dokumental sarituarekin: bere familiako emakume palestinarren patu iskanbilatsua islatzen duen lanarekin. Horrez gain, Kosovoko Luàna Bajrami zuzendariaren istorioa ere izango dugu ikusgai: 2000. urteko Kosovoko gazteen erretratua, independentzia lortzekotan zegoen herrialde horretan beren identitatearen bila ari ziren unibertsitateko neska-mutilena. < Tessa Leuwsha zuzendari holandarrak dokumental ikusgarri bat ekarriko du Bilbora, bere amonarengan oinarritutako istorioa: etxeko esklabo gisa hazi zen garbitzailea, gurasoek —ama zuriak eta aita beltzak— adopzioan eman baitzuten Holandaren kolonia ohia den Surinamen. Asmae El Moudir zinemagile eta gidoilari marokoarrak istorio satiriko eta hunkigarri bat erakutsiko digu, argitara atera baitu 1981ean Marokon izandako Biziraupenerako Matxinaden gau zorigaiztokoa. Azkenik, Léa Fehner zuzendari frantsesaren fikzio bikain batekin itxiko da zikloa. Bertan, osasun-arreta kaxkarra eta arazoz betea duen Frantzian, bi emaginek ospitalean dituzten arazo latzak agertzen dira.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak