Zinema eta Zientzia 2021, pandemiak, birusak eta gehiago

Zinema eta Zientzia 2021, pandemiak, birusak eta gehiago
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Donostia Zinemaldiak hamar film luze programatu dituzte Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan Zinema eta Zientzia 2021 zinemaldian. Saioekin batera, aurkezpenak eta solasaldiak egingo dira, nazioarteko izen handiko zientzialarien eskutik. Aurtengo zikloak ez du baztertuko pandemiaren gaia eta aurten bi film eskainiko dira hausnarketarako lagunduko dutenak, bai zientzia fikzioaren esparruan The Andromeda Strain filmarekin zein ezaguna egingo zaigun egoera deskribatzen duen film batekin, Contagion, 2011koa. Pandemiaz gain, ospe handiko zientzialarien biopic edo film biografikoak: Alan Turing polifazetikoa (The Imitation Game / Imitazio jokoa) eta zikloaren aurtengo kartelaren protagonista ere baden Madame Curie aitzindaria agertuko dira filmetan. Beste egileen artean: Nicholas Ray (The Savage Innocents), Ingmar Bergman (Viskningar och rop / Gritos y susurros), Dalton Trumbo (Johnny Got His Gun / Johnnyk bere fusila hartu zuen) eta Arthur Penn (The Miracle Worker) bezalako zuzendarien klasikoak ere ikusi ahal izango dira. Gainera, Fritz Langek zuzendutako Frau In Mond / Emakumea ilargian film mutua ere berreskuratuko da eta Javier Perez de Azpeitia piano-joleak zuzeneko musika jarriko dio saioari. (barkatu, pixkat berandu gatoz albistearekin, lehen emanaldia pasatu delako aste honetan, baina hau da zikloan geratzen dena). Bilboko egitaraua:Donostiako egitaraua:Goiko egitarau hauetako emanaldi guztiak 18. 00etan hasiko dira, Emakumea ilargian izan ezik (17. 00). Gainera, zenbait titulu Donibane Lohizuneko Le Select zineman ere ikusgai izango dira (kontsultatu programa xehetua).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak