ZKZ 2020: "Hijos de fruta"

ZKZ 2020: "Hijos de fruta"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Zirkozaurre

Non

Pabilioi 6

Noiz

05/12/2020

Fruta, barazki eta malabarrez gozatzeko show-a. Bi saltzaile lehian egongo dira prezio baxuenak, kalitaterik altuena eta teknikarik onena nork dituen jakiteko. ‘Hijos de fruta’-k entsalada bat sortu du dendarien artean, “Ona, polita eta merkea!” oihukatuz. Hain produktu osasuntsuak izateko, Miguel eta Noemí, ikuskizun honetako merkatariak, lehiaketa korapilatsu batera iritsiko dira salgai onena nork duen ikusteko. Ikusle guztiei barrez, zirkuz, frutaz eta barazkiz betetako show batera gonbidatzen dizuegu. Laranjak airean, tomateak errebotean, porruak esku batetik bestera hegan. Gaurkoz bakarrik, sartu eta erosi, pasa eta ikusi!IRAUPENA: 50 minutu.
Ikusle guztiei zuzendutako ikuskizuna. La Testa Maestra2017an Miguel Angel Barreto-k eta Noemí Burgos-ek sortu zuten. Zirkua, antzerkia eta umorea uztartzen dituzte, eta gaur egun Madrilen bizi dira. Bere formakuntzatik, La Testa Maestrak ‘Ganesh’ izeneko pieza labur bat sortu du, Demaineko 40. Mondial du Cirque jaialdian parte hartu zutenarekin. ‘Hijos de Fruta’ ikuskizuna sortu dute ere, bi kulturen arteko talka eta nahasketa oinarri duena eta zirku hizkuntza eszeniko berriak garatzen dituena.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak