"Erroak"

"Erroak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus/

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

22/12/2020

Gazteen artean euskarazko kultur sormena sustatzeko Batera deialdia martxan du Oihaneder Euskararen Etxeak, eta gaur aurkeztuko den dokumentala 2019ko deialdiko irabazleetako bat izan zen. COVID-19ak eragindako pandemiaren eraginez ezin izan zen ekainean aurkeztu, eta gaur iritsi zaio eguna. ERROAK -Arabako herri txikietako dokumentala– aurkeztuko digute. Hutsik geratzen ari diren Arabako herri txikietako egoera azaleratu nahi izan dute dokumental honen bitartez: biztanle hauekin elkartu, egon eta beren egunerokotasuna islatu. Aurkezpenean antolatzaileak, babesleak eta sortzaileak izango gara, hau da, Oihaneder Euskararen Etxea, Laboral Kutxa, Vital Fundazioa, Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Nefer Olaizola eta Erlantz Mata. OHARRA: egoera berezi honetan ekitaldi itxia antolatzeko beharrean gaude, eta soilik crowdfunding kanpainan laguntzaile izan ziren lagunak etorri ahal izango dira aurkezpenetara. Horrez gain, segurtasun distantzia mantendu beharko da, eta maskara erabili.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak