SD Eibar

Mendilibar: "Erosotasunarekin jokatzea ekidin behar dugu"

Mendilibar: "Erosotasunarekin jokatzea ekidin behar dugu"
José Luis Mendiibarrek prentsaurrekoa eskaini du Ipuruan Realaren aurka jokatuko duten gipuzkoar derbiaren atarian (igandea, 16:00). Mendilibarren iritziz, Realak ez du zertan Kopako partidaren nekea nabaritu beharrik eta adierazi du, “erosotasunarekin jokatu dezaten ekidin behar dugu”.

Zaldibarko prestatzailea pozik azaldu da taldeak gaur arte egindako lan saioekin. “Aste luzea izan dugu. Hiru entrenamendu onak egin ditugu. Sergio Álvarez errekuperatu dugu. Uste du tondo gaudela. Baina batzutan badakigu entrenamenduan ikusten duguna eta partidatan egiten duguna ez da berdina”.

“Kontzentratuta atera beharreko partida da igandekoa. Derbi bat da, badakizu zelan dagoen Reala. Hortaz, mentalizatuta ateratzen dena ez da futbolaria”, adierazi du Mendilibarrek. Entrenatzailearen esanetan, gakoa joan de jardunaldiko bera izango da. “Alavesen aurka lehen zatian ez genuen minik egin baina gaizki ez ginen egon. Bigarren zatian lehenengo segundutan gaizki eta gero kosta egiten da galtzen zoazela buelta ematea. Kontzentrazio ezin dugu galdu, gero Reala gu baino hobea bada ezin dugu ezer egin, baina ez gure erruaz”.

“Mirandesek erakutsi zuen lan askorekin eta baloia lapurtzean gauzak ondo egiten erakutsi zuen aurre egin daitekela Realari. Baloi azkar galtzen baduzu ez du ezer egiten. Hortaz, garrantzitsua da zer egiten den baloiarekin eta gero golak sartzeko atera bota behar da. Behin bakarrik botatzen baduzu ez nahikoa izaten. Askotan bota behar da eta gu azkenaldian ez gaude hori egiten ari”.

Mendilibar Realak atzo Mirandesen aurka jokatu zuen partidaren inguruan aritu da. “Bernabuen irabazi eta gero Mirandesen aurka etxean. Batzutan ez da bakarrik zu zelan zauden baizik eta zure aurrean nola dagoen ere bai. Mirandesek atzo partida ona egin zuen. Baina ez da sorpresa bat. Lehen Mailako hiru talde kanporatu ditu eta ondo gainera”.

Jokalari txuri-urdinaren inguruan entrenatzaileak esan du, “Beti daude jokalariak jokoan sartzen direnean futbola ematen dietenak taldeari. Ikusi genuen joaneko partidan Anoetan. Odegaard asko sartu zen jokoan eta bere kondizioekin, oso azkarra da, mina egiten du. Badakigu ez diogula eroso jokatzen utzi behar baina gure lana da ez sartzea jokoan”.

Entrenatzaile armaginaren iritziz, Realak ez du zertan Kopa partidaren nekea nabaritu beharrik. “Orain dela astebete Madrilera ondo heldu ziren. Ez dut uste nekatuta egon daitekeenik. Normalean jokalariak aldatzen dituzte. Kopan eta Ligan jokalari ezberdinak erabiltzen dituzte”.