Jazzaldia 2024: Nhil

Jazzaldia 2024: Nhil

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Frigo gunea

Noiz

27/07/2024

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Asel Errasti (bateria), Xabi Zuazabeitia (baxua), Beñat Arrieta (gitarra), Sara Alonso (ahotsa, pianoa), Lia Garai (saxoa), Aitor Ruiz de Austri (tronboia)Nhil taldea 2017an hasi zen eratzen. Beren lehen EPa, Aztarnak autoekoiztua, 2020an argitaratu zen. Ondoren, bigarren lana grabatu zuten, beren lehen LPa, Bizi bagina bezala (2022). Bertan biltzen diren bederatzi abestien letrek, ingelesez eta euskaraz, barne gatazkez eta bizitzako orekaren bilaketa etengabeaz hitz egiten dute. Pop, soul eta funk ukituek definitzen dute Nhilen soinua, eta izan duten bilakaera nabarmenari esker hainbat agertokitan aritu dira, besteak beste RTVEko Radio 3 kontzertuetan, Hondarribiko Jazzaldian eta BIMEn.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak