UPV-EHU: Hizkuntza Plangintza (Graduondoko Berezko titulua)

UPV-EHU: Hizkuntza Plangintza (Graduondoko Berezko titulua)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

UPV-EHU

Non

On line ematen da

Noiz

07/09/2020-etik 09/07/2021-era

Master eta tiutlu propioetan izen ematea--Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikaren inguruko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza Unibertsitateko Espezialista.

Hizkuntza Plangintzak aurrez aurreko irakaskuntzaren eta irakaskuntza birtualaren abantailak uztartuta, diseinu malguari eusten dio. Malgutasun horren haritik, graduondokoak iraupen nahiz edukien aldetik aniztasun handia eskaintzen du, horrekin soziolinguistika gaietako balizko ikasle mota ezberdinei eta beren premiei aurre egiteko asmoz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak