"Ikusi Mikusi" Haur eta Gazte Literatura Azoka 2024: profesionalen eguna

"Ikusi Mikusi" Haur eta Gazte Literatura Azoka 2024: profesionalen eguna

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ikusimikusi.eus

Noiz

11/10/2024

Urriaren 11n eta 12an, Saran, "Ikusi Mikusi" azokaren laugarren edizioa egingo da. Euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka bakarra da "Ikusi Mikusi", Bidasoaz beste aldean antolatzen dutena Galtzagorri elkarteak, Mari Gorri elkarteak eta Pamiela argitaletxeak. Aurtengo edizioaren gaia 'Gure baitan ditugun altxorrak' da. Urriaren 11n, euskal haur eta gazte literaturaren profesionalei egun osoko egitaraua eskainiko zaie: bertaratzen diren profesionalek haur eta gazte literaturaren berezitasunak eta egungo erronkak aztertzeko abagunea izango dute. Egitaraua EHU, EKE eta BILKETArekin elkarlanean prestatzen du "Ikusi Mikusi" azokak. EGITARAUA9:00 – Ongi etorria, Sarako Lezeak. 9:15 – Haur eta gazte literaturaren berritasunen aurkezpenak eta profesionalen arteko trukaketa, IKAS eta LIBREPLUMEn eskutik. 11:00 – Sortzaile eta mediaketen arteko topaketa12:30 – Bazkaria15:00 – Azokaren itzulia librea16:00 – Mahai-ingurua, MEZU INPLIZITOAK LITERATURAN

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak