"Shoot the target"

"Shoot the target"

Datos del evento

Organizado por

azkunazentroa.eus

Donde

AZ Azkuna Zentroa

Cuando

25/09/2024

"Shoot The Target" helburu komun bat duten bi lagunen bidaia bat da, bi gorputzen arteko elkarrizketa bat; bi gorputz, zeinak urrunago iristearren urratsa sinkronizatzen baitute, atseden hartzeko bata bestean bermatzen baitira, urrunago iristeko elkarri bultzatzen baitiote eta elkar zaintzen eta babesten baitute. Espiral bat, publikoa bizi-ibilbide batean murgiltzen duena, bozkariozko energiatik heldutasunaren astuntasunera jauzi eginez, taldearen ibilbidearekin bat. Proyecto Larrua dantza garaikideko taldeak Gasteizen du egoitza eta Jordi Vilaseca eta Aritz López ditu zuzendari. Espazio ez-konbentzionaletan dantza egitea da taldearen bereizgarrietako bat. Ildo horretatik, Azkuna Zentroko Ataria toki ezin hobea da pieza hau aurkezteko, “Shoot The Target”, jatorrira itzultzeko premiatik sortua eta hurbiltasunetik dantza publiko guztiengana eramatea helburu duena. Fitxa artistikoa:- Koreografia: Jordi Vilaseca
- Interpreteak: Aritz López eta Jordi Vilaseca
- Musika: Luis Miguel Cobo

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento