"Artea ikasbide 2020"

"Artea ikasbide 2020"

Datos del evento

Organizado por

guggenheim-bilbao.eus

Donde

Guggenheim Bilbao Museoa

Cuando

Del 08/06/2020 al 20/09/2020

Erakusketa honek Artea ikasbide hezkuntza-programaren barruan 2019/2020 ikasturtean zehar 6 eta 12 urte bitarteko ehun eskola-umek baino gehiagok sortutako lanetako batzuk dakarzkigu. Programa horren barruan, artistak hainbat ikastetxetara joaten dira, eta artista horiek elkarlan estuan aritzen dira irakasleekin. Proiektuak lehen hezkuntzako curriculuma indartzen du tresna gisa artea erabiliz. Arteari buruz eztabaidatu eta sortze-prozesuan parte hartuta, ikasleek curriculumeko gaiei irudimenarekin eta modu pertsonalean heltzeko aukera dute. Jarduerek harreman zuzena dute ikasgai desberdinekin; esaterako, hizkuntza, zientzia eta matematika. Horrela, errealitatea ezagutzeko, ikertzeko eta ulertzeko tresna bihurtzen da artea. Askotariko diziplina eta teknika artistikoen bidez (esaterako, argazkilaritza, pintura, eskultura eta performancea), norberaren adierazpenaren eta sortzeko askatasunaren balioa nabarmentzen da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento