Olaeta Ballet Elkartea: "Suare"

Olaeta Ballet Elkartea: "Suare"

Datos del evento

Organizado por

teatroarriaga.eus

Donde

Arriaga Antzokia

Cuando

22/12/2020

Olaeta Ballet Elkarteak SUARE ballet-ekoizpen berria aurkeztuko du. Lan horren bidez, gogoeta egin nahi dugu izaki bizidunek habitatarekin duten harremanaren inguruan. Mendia, basoa… bakoitzaren bizi-baldintzak eta ingurumena abiapuntutzat hartu eta elkarri nola eragiten dioten ikusi nahi dugu, giza ekintzaren eta gure habitat naturalaren arteko orekari eustea lortzeko, gure habitata zaintzeko. Zaintza horretan emakumeok zeregin garrantzitsua dugu, eta hori azpimarratu nahi dugu. Gure tradizioari eta funtsari helduz, AMA LURRA lana eszenaratuko dugu. Folklorearen bidez Euskal Herrian zehar egindako ibilbidea da, balleteko pausoz pauso. Gainera, omenaldi xumea egin nahi diogu Kepa Junkerari, eta horretarako haren musika-errepertorio zabaletik hiru lan aukeratu ditugu, adierazgarriak direlakoan. Balleteko dantzariekin batera, lan hauek osatzeko ezinbestekoak dira Zirika Ahots Taldea emakumeen abesbatza, Ius Perezen zuzendaritzapean, eta Xare orkestra, Txaber Fernandez Martin zuzendari duela. Aipagarria da, halaber, Josu Camararen parte-hartzea eta, nola ez, dantzatzen ditugun musika-lanen euskal egileena ere. Xabi Kaltzadaren lana nabarmendu nahi dugu, Suare orkestrarako eta abesbatzarako egokitu baitu. Dantzariak: Ballet Olaeta – Olaeta Ballet Elkartea.
Abesbatza: Zirzira Ahots Taldea.
Abesbatzaren zuzendaria: Ius Pérez.
Orkestra: Xare.
Orkestraren zuzendaria: Txaber Fernández Martín.
Parte-hartze berezia: Josu Cámara.
Suare orkestrarako eta abesbatzarako egokitzea: Xabi Kaltzada.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento