Zinegoak 2020 (Markina-Xemein)

Zinegoak 2020 (Markina-Xemein)

Datos del evento

Organizado por

markina-xemein.eus

Donde

Uhagon Kulturgunea

Cuando

28/06/2020

Zinegoak 2020ren barruan. ZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin. Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz. Ekainaren 28an, 18:30ean, aurtengo Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoko Jaialdiko zenbait lan proiektatuko dira Esperantza aretoan. Sarrerak aurretiaz erosi beharko dira Uhagonen. Prezioa: 4 euro. Aforo mugatua.

Eskainiko diren filmak:

"Mi pequeño gran samurái"
"Cocodrilo"
"ADlib"
"Jess"
"Rani"
"XY"
"La mariachi"

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento